Gazako Sol Band taldearen kontzertua, bertan behera
Larunbatean –hilak 21– Arizmendienean kontzertu hitzaldia eman behar zuen Gazako taldeak, baina bertan behera utzi dute emanaldia.
Larunbatean –hilak 21– Oiartzunen Palestinarekin elkartasuna izenburupean Gazako Sol Band taldeak kontzertu hitzaldia eman behar zuen, baina, antolatzaileek jakinarazi dutenez, “antolakuntzatik at” dauden arrazoiengatik bertan behera utzi behar izan dute emanaldia.
