Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lehen sektoreari bultzada eman nahi diote

Lehen sektoreko ekoizleak gero eta gutxiago nabarmentzen direla iritzita, Oiartzun Burujabek herriko bost etxaldetan praktikak egiteko aukera emango die Oiartzungo gazteei.

Traktore bat soro batean, lanean.
Leire Perlines
Oiartzun
2025/06/20

Oiartzun Burujabe egitasmoko Elikadura Mahaiak herriko nekazari eta abeltzainekin ofizioa ikasteko auzolan praktika ordainduak antolatu ditu uda honetarako. Herriko bost etxaldetan egin ahal izango dituzte gazteek praktikak, uztailean, astelehenetik ostiralera. 

“Ikusten dugu geroz eta gutxiago nabarmentzen direla lehenengo sektoreko ekoizleak, eta horri bultzada eman nahi genion”, azaldu du Ioana Iñiguez Elikadura Mahaiko kideak. Zehatzagoak izate aldera, herriko gazteek sektore hori barrutik eta lehen eskutik nola den ezagutzea nahi dute; baita, besteak beste, lan horiei balioa ematea ere. 

Elikadura Mahaia, hala nola, Laborek, HemenGuk-ek, Behemendik eta Oiartzungo Udalak antolatzen dute, eta etorkizuneko erronkei aurre egitea da euren helburu nagusia. 

Izen emateak, bide onetik
Gutxienez hamasei urte behar dira praktika horietan izena emateko, eta Iñiguez gustura dago izen emateek hartu duten bidearekin. “Momentuz oso erantzun ona ari da izaten egitasmoa. Bost etxaldetan lan egiteko aukera planteatu dugu, eta uste dut dagoeneko horiek bete direla”, nabarmendu du. Gauzak horrela, Elikadura Mahaikoak azpimarratu du “kontent” dagoela emaitzarekin izen ematea ireki den momentutik jendeak interesa erakutsi duelako.  

Hala ere, asteazkenean (hilaren 25ean) itxiko da izen emate epea, eta jende asko aurkezten bada, hainbat irizpide kontuan hartuta egingo dute aukeraketa. 

Auzolan praktiketan nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako lanak egin beharko dituzte, eta, oro har, nekazari eta abeltzainari “eguneroko bizitzan esku bat botatzea” izango da gazteen betebehar nagusia. 

Azkenik, Elikadura Mahaikoak argi utzi nahi izan du proba pilotua dela egitasmoa, eta uda honetan ikusiko dutela zer nolako harrera izan duen, zer moduz moldatzen diren parte hartzaileak, abeltzainak, nekazariak… “Horren ondoren aterako ditugu ondorioak eta ikusiko dugu ea aurrerantzean horrelako zerbait martxan jarri daitekeen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.