Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Esperientziak erakusten digu partida zailak izango direla"

Bihar –hilak 28– Eskuzko Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finala jokatuko du Oiartzunek Hernaniren aurka. 10:30ean izango dira partidak.

herriartekoa 2024ko Herriarteko txapelketako irudia.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/06/27

Beste urtebetez, oiartzuarrek finaleko urduritasuna sentituko dute bihar. Eskuzko Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finala jokatuko dute Donostian, eta txapela jantzi edo ez erabakiko duten partidetarako ordu batzuk geratzen diren honetan, Asier Retegi Oiarpeko entrenatzaile eta hautatzaileak HITZArekin hitz egin du.

“Bosgarren urtea da finalera heltzen garela, hortaz, sentitu ditugu bizipen hauek lehenago ere. Esperientzia horrek erakusten digu partida zailak izango direla, finalak beti lehiatuak eta konplikatuak izaten baitira”, izan dira Retegiren lehen hitzak.

Kontzentratuta eta dena emateko prest dira pilotariak, baina jakitun dira finalera heltzea konplikatua dela eta ez dela urtero gertatuko. Horren aurrean, alabaina, entrenatzaileak kontatu du “gogo eta ilusio handiarekin” daudela, eta “ongi aterako denaren esperantza” ere badutela.

“Hiru bikote on” bezala definitu ditu Retegik aurkariak, eta gehitu hiru partida “nahiko gogor” izatea aurreikusten dutela. Txapela janzteko hiru partidetatik bi irabazi behar dituzte. Entrenatzailearen iritziz, “izan liteke kadete mailako partida beren alde egotea, baina gure pilotariak ondo prestatuta daude eta partida hori irabazteko esperantzak ditugu”, jarraitu du. Jubenilen eta nagusien mailan, berriz, konfiantza osoa du. “Ea ondo ateratzen diren”. Nabarmendu du, bestalde, lehenengoz jokatuko dutela Herriarteko final bat Hernaniren aurka.

Ez dute lan makala egin oiartzuarrek; emaitzak dira lanaren ondorio, eta gakoa zein den galdetuta, entrenatzaileak dio urtero jakin dutela atzetik heltzen diren jokalariei jarraipena ematen. “Urtero kategoria bat berritzen da kadeteetan, eta gazte horiek jarraipena ematen ari dira, eta gauzak ondo ari dira ateratzen”.

Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko dutena bosgarren finala izango da oiartzuarrentzat, eta badu horren aurrean zer esana Retegik. “Bosgarrena izanik badirudi normala dela finalera iristea, baina ez da normala; asko kostatzen da, eta hau ez da urtero gertatuko. Balio pixka bat eman behar zaio gertaera horri eta jendeak pentsatu egin behar du horretan. Ematen du bosgarren finala segidan izaik ez dela euforiarik sumatzen, baina guk kontrakoa nahi dugu, jende asko animatzera joatea, alegia”.

Hauek dira Oiartzungo taldea osatzen duten pilotariak: Haitz Aranburu Mutiloa, Amaiur Artetxe Garmendia, Oier Bergara Zeberio, Oihan Etxeberria Iparragirre, Aitor Etxeberria Juaristi, Oihan Etxepare Odriozola, Aitzol Galardi Makazaga, Ekhi Iradi Beloki, Unax Landa De Marcos, Axel Lasa Gelbentzu, Mikel Leonet Arotzena, Ekain Mitxelena Olague, Unax Oiartzabal Goia, Manex Olaiz Etxeberria, Xabat Olaiz Etxeberria, Alain Olaizola Agirre, Beñat Ormaetxea Romero, Alex Otegi Mayoz, Harkaitz Ubiria Perez, Oier Zabaleta Ibarra, Eneko Zalakain Deskarga eta Unai Zelaiaran Orbegozo.

Bihar –hilak 28– 10:30ean izango dira partidak, eta ETB1en zein YouTuben hitzordua jarraitzeko aukera izango da. Hara joan nahi duenak, haatik, pilotalekuan bertan izango du bihar sarrera erosteko aukera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.