
Klima Aldaketara Egokitzeko Europako Konferentzian izan da Xabier Sesma Korta Oarsoaldeko jasangarritasun teknikaria.

Arramendi magala magikoa izango da gaur, beste urte batez. Emakume pala txapelketarekin hasiko dute Su Gaua Gaztañon.

18:00etan elkartuko dira udal ordezkariak ekaineko udalbatzarra egiteko. Zortzi gai jorratuko dituzte hilaren 25eko hitzorduan.

Txekiako Most zirkuituan, bikain pilotu errenteriarra. Atzoko lasterketan lehenengoa helmugaratu zen Iglesias.

Festak ostegunean hasiko badira ere, gaur bizilagunek elkarrekin sua piztu eta afari merienda egingo dute Beko Soron.

Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatu du, eta hilaren 29ra arte Galiziako kulturaz eta gastronomiaz gozatzerik izango dute bertaratzen direnek.

85 langile kaleratu nahi dituela adierazi du bertako langileen batzordeak, enplegu erregulazio espediente bidez. Mobilizazioak iragarri dituzte langileek.

Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finalerdietan Zestoari irabazita, final handia jokatuko dute oiartzuarrek larunbatean –hilak 28–.

ETE eta KAE1 ligetako lehen bi estropadak jokatu dira asteburuan. Larunbatean lortutako emaitzak igandean hobetu egin dituzte Batelerek eta San Pedrok.

Festen atariko asko izan dituzte San Pedron asteburuan. Ostiralean ortzadarraren kolorez jantzi zen herria, eta larunbatean ia denetik izan zen.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Errotak, Pasaia-Lezo Lizeoko Lezoko gurasoen taldeak, Heldu Euskarari proiektuari eutsi dio ikasturtean zehar. Pozik dira emaitzarekin.

Zaindariaren jaia dela eta, Donibaneko bulegoa itxita egongo da hilaren 23an eta 24an. Trintxerpeko eta Antxoko bulegoek ohiko ordutegia izango dute.

Udal talde sozialistak neurri sorta bat aurkeztu du, "2025eko aurrekontuan udal gobernuak atzera bota zuena".

Juan Luis Urkizuk egindako itsasontzien maketen erakusketa jasoko du herriko aretoak hilaren 20tik 22ra.

Ikasle berriei begirako matrikulazioak hilaren 23an irekiko dira, 09:00etan. Hezkuntza eskaintza inklusiboa, askotarikoa eta adin mugarik gabekoa da.

Horrek igerilekuaren zerbitzuaren kalitatean eragiten duela salatu dute sozialistek.

Larunbatean –hilak 21– Arizmendienean kontzertu hitzaldia eman behar zuen Gazako taldeak, baina bertan behera utzi dute emanaldia.

Jarduketak goizeko lehen orduan hasiko dituzte, eta trafikoa 10:00etatik 13:30era bitartean moztuta egongo da.

Indarkeria matxistaren aferaren inguruan hausnartzeko, Antxoko Saregileak taldea sortu dute. Hilaren 19an bilera irekia egingo dute Kultur Etxean, eta herritarrak gonbidatu dituzte.