Aisialdiko agenda oparoa izango dute oiartzuarrek uztailean
Uda garaia denez, uztaileko ekintza gehienak kalean izango dira. Arditurri Eguna, Iturriozko festak eta antzerkia izango dira, besteak beste, herrian.
Oiartzungo Udalak eta herriko zenbait eragilek mota ezberdinetako zenbait ekitaldi antolatu dituzte uztailerako, eta, normalean, eguraldi ona izango denez nagusi, kale ekintzak izango dira batez ere hilabete honetan.
Ekitaldi sortatik batzuk nabarmentze aldera, honakoak: Arditurri Eguna, Iturriozko festak, haurren udalekuak, antzerkia kalean, Harri Beltza elkartearen San Inazio eguneko kontzertua, Kanterri, Lartaun abesbatzaren udako kontzertua…
Uztaileko agenda osoa ikusteko, egin klik hemen.
