
Antxoko festa nagusiak hilaren 4tik 8ra bitartean izango dira, eta jai batzordeak eta herriko elkarte eta eragileek prest dituzte aurtengo ospakizunak.

Saregileak plataformak berdintasunaren eta segurtasunaren arloan dituen politikak berrikus eta indartu ditzala eskatu dio Pasaiako Udalari.

Zazpigarrenez jarraian egingo dute aurkezpen irekia; ostiralean izango da Niessen Kulturguneko auditorioan, 18:30ean hasita.

Xanistebanetan hamaika pertsona ariko dira laguntzaile lanetan. 18 urte izan behar dira izena emateko; zozketa hilaren 21ean egingo dute.

Bost eguneko garbiketa kanpaina egin dute udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean.

Udako ordutegiarekin funtzionatuko dute irailera arte hainbat udal zerbitzuk eta instalaziok.

OARSO BIDASOKO HITZAren webguneetako idatzizko eduki guztiak entzuteko aukera zabaldu du euskarazko hedabideak.

Baionako Portu Sozietateko ordezkaritza batek Pasaiako portua bisitatu du. Bi erakundeek lankidetza estrategiko bat abiatu dute.

Uda garaia denez, uztaileko ekintza gehienak kalean izango dira. Arditurri Eguna, Iturriozko festak eta antzerkia izango dira, besteak beste, herrian.

Tokikoak gara, tokian lan egiten dugu, tokian kontsumitzen dugu eta kontsumitu nahi dugu. Bertako hedabideak bertako establezimenduen babesa jasotzen duelako, erakusleiho bat eskaini nahi die HITZAk.

Inguruko obra bateko saretatik iritsi ziren atzo, astelehena, ur zikinak Zubitxo errekara. Herritarren abisua jaso zuen udalak, eta berehalako neurriak hartu.