Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako eta Baionako portuak, bide beretik

Baionako Portu Sozietateko ordezkaritza batek Pasaiako portua bisitatu du. Bi erakundeek lankidetza estrategiko bat abiatu dute.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/07/02

Baionako Portu Sozietateko ordezkaritza batek, Pascal Marty presidentea buru, Pasaiako portua bisitatu du, bertako instalazioak ezagutzeko eta lankidetza bideak identifikatzeko. Horiek Memorandum of Understanding batean jasoko direla adierazi du Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA), bi portuen arteko lankidetza estrategiko bat abiatzeko.

Pasaiako eta Baionako portuek antzekotasunak dituztela baietsi du PPAk: industrialak dira, mugatik gertu daude, trenbide sarearekin daude lotuta eta Garraioaren Sare Tanseuroparreko Atlantikoko ardatzean kokatuta daude, Euroeskualdearen erdigunean. Elementu komun horiek mugaz gaindiko logistika indartzera eta eskualde industrien konektibitatea hobetzera bideratutako lankidetza ahalbidetzen dutela nabarmendu du PPAk.

Bi portuek erronka partekatuak dituzte, eta bi erakundeetako erabakiguneen oniritzia jaso ondoren, akordioak datozen urteetarako honako jarduera ildoak jasoko dituela zehaztu du PPAk:

  • Itsas eta tren bidezko garraioa sustatzea, garraio iraunkor gisa.
  • Bezeroentzako logistika efizientzia areagotzea.
  • Bi portuetako esperientziak partekatzea ingurumen inpaktua murrizteko.

Akordioak, gainera, berrikuntza, digitalizazioa, teknologia garbien garapena eta itsas energia berriztagarrien sustapena ere lehenesten dituela azaldu du PPAk, kostalde atlantikoan zehar.

Bi portuen arabera, lankidetza abiatzearen helburua da bi erakundeak erreferente europar gisa kokatzea itsas garraio iraunkorrean, Europako hego mendebaldeko kate logistikoak optimizatzen, karbono aztarna murrizten eta nazioarteko proiekzioa zabaltzen lagunduz.

Pasaian, lehen urratsa

Bisita Izaskun Goñi PPAko presidenteak eta David Candelario PPAko zuzendariak gidatu zuten, eta hainbat azpiegitura ezagutarazi zituzten: kaia, biltegiak, arrain enkantea edota Kimua eta AZTI zentro zientifiko teknologikoak. Bisita bukatzeko, Memorandum of Understanding dokumentua prestatu zuten, eta bi portuetako kontseiluen oniritziaren zain gelditu da.

“Akordio honi esker, proiektu komunak bultzatu eta Atlantikoko Korridoreko portu industrial eta iraunkor gisa gure rola indartu ahal izango dugu”, nabarmendu zuen Izaskun Goñik. “Bi portuen gertutasunak eta transnazionaltasun handiak aukera bikaina eskaintzen dute esperientziak partekatzeko eta portu berritzaile eta iraunkorren lankidetza laborategi bihurtzeko”, gaineratu zuen Pascal Martyk.

Abiatutako akordioarekin, Pasaiako eta Baionako portuek etorkizun industrial, konektatu eta jasangarriago bat eraikitzeko beren konpromisoa berretsi dutela nabarmendu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.