Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Escalerillaseko epaiketaren inguruko balorazioa egin du PPAk

Astelehenean Escalerillaseko familien aurkako epaiketa egin zen Donostiako auzitegian. PPAk epaiaren balorazioa egin du.

default
Mikel Del Val
Pasaia
2025/07/03

Astelehenean Escalerillaseko familien aurkako epaiketa egin zen Donostiako auzitegian. Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) epaiaren “balorazio positiboa” egin du. PPAk adierazi du prozeduraren oinarrian Eusko Trenbide Sareak (ETS) Pasaiako porturako zabalera metrikoko sarbidea antolatzeko abian duen proiektua dagoela. Proiektu hori 2023ko urriaren 5ean onartu zela baietsi du PPAk, 5,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 12 etxebizitzari eragiten diela gaineratu du.

Etxebizitza guztiak PPAren jabetzakoak direla esan du portu agintaritzak: “Portuko langileei esleitu zitzaizkien jatorrian, mantentze zerbitzuetakoei zehazkiago esanda, eta horiek guztiek dagozkien errentamendu kontratuak sinatu zituzten, baina hauen indarraldia erabat lotuta zegoen langileak portuko batzordearen plantillan zerbitzu aktiboan jarraitzearekin, betiere portuak eremu hori portu zerbitzuetarako behar izatearen baldintzapean”.

Egun, kontratuaren baldintzak soilik bost bizilagunek betetzen dituztela adierazi du PPAk. Azpiegitura berrirako espazioa askatzeko “premia” zutenez, PPAk eta ETSk bizilagunei horren guztiaren berri eman eta elkarrizketak hasi zituztela esan du PPAk, “husteko prozedura adosteko”.

“Gaur ezagututako epaiak kontraturik gabeko zazpi bizilagun etxetik ateratzeko PPAren demandari dagokio, izan ere, etxebizitza erabiltzeko eskubidea zuten pertsonak hil ondoren, horien senideek etxeak erabiltzen jarraitu dute, baina kontratua luzatzeko eskubiderik gabe”, esan du PPAk.

Portu agintaritzak adierazi du alderdi guztiekin bildu dela eta “modu aktiboan” elkarlanean aritu dela etxebizitza horietako “bizilagun guztientzako konponbideak lortzeko”. PPAk esan du presidenteak hiru data proposatu zituela ekainean bizilagunekin biltzeko, “inongo erantzunik jaso gabe”. Ildo horretan, prozedura judiziala hasi baino lehen, zazpi bizilagunetatik birekin akordioak lortu zituela baietsi du PPAk.

Bizilagun horiei egindako proposamen prozesuaren barruan, PPAk esan du bitartekari lana egin duela Etxebizitza Ordezkaritzaren eta Pasaiako Udalaren aurrean, “bizilagunentzako bizitegi konponbideak antolatzeko”. Prozesu horretan, bizilagunek bitartekaritza aukera horri “uko egin” diotela zehaztu du PPAk.

Titulua duten bizilagunak

Titulua duten bost bizilagunen kasuan, 2024 urtearen hasieran, PPAk ETSrekin aurrez adostu zizkien baldintzak eskaini zizkiela azaldu du portu agintaritzak, “bizilagun horiei inguruan antzeko etxebizitza bat alokatzearen kostuari aurre egiten lagunduko dieten adinaren araberako kalte ordainak emateko.

Bost bizilagun horietatik, bik kalte ordain ekonomikoa onartu zutela adierazi du PPAk, eta beste hiruek uko egin zutela esan du. Hiru bizilagun horien “ezezkoaren” aurrean, Donibanen beste bizileku bat eskaini zaiela nabarmendu du portu agintaritzak, PPAren jabetzeko etxebizitzetan, “baina proposamen hau ere atzera bota dute”. Epaiarekin, PPAk bizilagun horiekin akordio batera iristea espero duela adierazi du.

Erlazionatutako edukiaHasi da Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.