Antxoko HAZ bulegoa, itxita astelehenean
San Fermin eguna denez, Antxoko bulegoa itxita egongo da hilaren 7an. Donibaneko eta Trintxerpeko bulegoek ohiko ordutegia izango dute.

Zaindariaren jaia dela eta, Antxoko Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoa itxita egongo da astelehenean, San Fermin egunean (hilaren 7an). Donibaneko eta Trintxerpeko HAZ bulegoek, aldiz, ohiko ordutegian artatuko dituzte pasaitarrak: 08:00etatik 14:00etara bitartean.