
Irrikaz eta gogotsu jaso dute gaur antxotarrek festen lekukoa. Zapi gorriz eta oihuz betetako Gure Zumardia lehertu dute herritarrek.

Etxebizitza Sindikatuak adierazi du epaileak saihestu egin duela isilbidezko subrogazioa zegoen ala ez erabakitzea. Bizilagunak eta sindikatua erabakia apelatzea aztertzen ari dira.

Euskotrenen geltokiaren pareko irisgarritasun azpiegitura guztiz egina dago. Perrenerako bidea ere egokitu du udalak.

Programaren helburua da droga kontsumoari eta sexu praktika seguruei buruzko informazioa ematea. Gaur jarriko dute postua Ibaiondon, 00:00etatik 03:00etara.

San Pedroren denboraldi hasiera ez da esperotakoa izan emaitza eta sentsazio aldetik. Iazko sasoian maila galdu arren, ohorezko postuak urrun dituzte. Egoera hori irauli nahi dute.

Euskotren Ligan goiko postuetatik gertu izatea eta KAE2n koska bat gora egin eta KAE1 Ligara igotzea ditu helburu Hibaika Arraun Elkarteak bere bi ontziekin aurten. Egindako lanaren emaitzak jasotzeko unea da.

Arraunlari moduan eman zituen lehen pausuak Maika Tameronek, baina kirolari modura egindako bidea ez da arraunarekin lotzen duen bakarra, gaur egun KAE eta ETE ligak kudeatzen baititu.

Euskarari bultzada emateko asmoz eta klubeko hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz, 'Arrauna eta euskara' hiztegia argitaratu du Hibaikak. Bi hilabeteko bizitza du izendegiak.

Momentu gozoan dago San Juan-Koxtape Arraun Elkartea. Batelerak ETE ligako liderrak dira, eta gizonezkoen ontzia Eusko Label Ligara itzuliko da bihar.

Antxoko Dultzainero Taldeak kaleak girotzeko ardura izaten du sanferminetan. Jon Arrizabalagak haien zereginaren gainean hitz egin du.

Udalaren bitartekaritza eta Bizikidetza Zerbitzua sendotu egin dute; joan den urteko irailetik aurtengo otsailera 48 esku hartze egin ditu.

Euskotren eta Eusko Label ligak asteburuan hasiko direnez, jada traineruen liga guztiak martxan izango dira.

Albaolak ontziaren kaskoa iragazgaitz bihurtzeko fasea hasi berri du. Fase honetan kaskoa kalapetatu eta Gaztelako brea emango diote.

San Fermin eguna denez, Antxoko bulegoa itxita egongo da hilaren 7an. Donibaneko eta Trintxerpeko bulegoek ohiko ordutegia izango dute.

Igandean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Txapelketak eragina izango du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu batean.

Aurtengoa, 33. ekitaldia izango du txapelketak, 900 taldek hartuko dute parte.

Aurten irailaren 5etik 11ra izango dira Oiartzungo Poesia Egunak. Urtero bezala ibilbide poetikoa antolatu dute, herriko zein kanpoko poetekin eta irakurleekin.