Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pauso bat aurrera egin dute arrosek

Momentu gozoan dago San Juan-Koxtape Arraun Elkartea. Batelerak ETE ligako liderrak dira, eta gizonezkoen ontzia Eusko Label Ligara itzuliko da bihar.

Batelerak Donibane Lohizunen arraunak gora.
Ane Mendizabal Sarriegi
Pasaia
2025/07/04

Bi urtez lehorrean egon ondoren, iaz itzuli zen Batelerak trainerua uretara. 17-20 urteko gazteak dira gehienak, eta iaz bezala Anartz Gereñoren gidaritzapean ari dira. Proiektu berria prestatzaileak nahi baino lehenago abiatu zutela adierazi du, baina neskek trainerua ateratzeko zuten gogoa ikusita, «nola edo hala» taldea osatzea lortu zutela. Hasierak «aldrebesak» izaten dira, baina maila txukuna eman eta  ETE liga bosgarren postuan amaitu zuten iaz.

2024an jarritako hazia loratzen ari da Donibane aldean. Taldearen bizkarrezurra mantentzea lortu eta Gazte Mailako hiru arraunlari batu zaizkie trainerura. Gereñoren gusturako talde «justu samarra» dute, baina denboraldi hasieran planteatutako helburuei aurre egiteko gai dena. Iaz bosgarren egin, eta aurten «pauso bat gehiago» emateko helburua ezarri zuen prestatzaileak: lehen lau ontzien artean egotea, eta dagoeneko helburua bete dute: «Hirugarren, laugarren, bigarren eta ahal bazen banderatxo bat ateratzea zen nire helburua, eta lortu dugu. Beraz, hemendik aurrerako guztia hobetzea izango da». Horretarako gakoa «ahalik eta hoberen arraun egitea eta lasai egotea» izango dela uste du sanjuandarrak.

ETE Liga, beraz, ezin hobe hasi dute Batelerek. Denboraldia hasi zenetik lau jardunaldi jokatu eta dagoeneko bi garaipen eskuratu dituzte; ekainaren 28an Donibane Lohizunen eta 29an Portugaleten. Astilleron eta Pasaian bigarrenak izan ziren, Zarautzen atzetik. Ligako liderrak dira. «Emozio asko dira. Ez dute halako esperientziarik eduki inoiz traineruan, eta hori kudeatzea zaila izaten da zenbaitetan. Gorabehera handiak izaten dira. Oinak lurrean izan behar ditugu. Aste bukaera honetan zortea izan dugu kale zozketan eta momentu onean harrapatu gaitu. Dena den, arraunlariei esan diet ez dela beti horrela izango. Burua goian eduki, lasai lan egin, eta emaitzak etorri behar badu, etorriko da». 

Lortutako emaitzekin «kontent», datozen jardunaldiei gogotsu helduko diete arraunlariek Zarautz, Kaiku eta Deustu «hortxe daudela» ahaztu gabe. 

Ilusioz betetako hilabeteak

2023-2024 denboraldia «borobila» izan zen San Juan-Koxtape elkarteko gizonen ontziarentzat. Hamahiru estropadetatik hamaika irabazi zituzten KAE1en, eta Eusko Label ligara igotzeko play off-ean ere lehenak izan ziren. «Dinamika polit batean sartu ginen, ligan garaipen asko lortu genituen, eta zorionez etekina atera genion denboraldiari» azaldu du Joseba Fernandez entrenatzaileak. 

Aurten, dinamika on horri jarraipena eman asmoz, «ilusio handiarekin» hasi zituzten neguko entrenamenduak. Joan den urteko plantillatik bost baja izan dituzte, eta horrek harrobiko jendea ezagutzeko aukera eman diela zehaztu du Fernandezek. Gainera, harrobiko bi arraunlari itzuli dira taldera. «Gehienak KAE1 Ligan urte dezente aritutako arraunlariak dira, eta gogo handia zuten goi mailako ligara iristeko. Helburu hori lortuta ilusioz betetako hilabeteak izan dira. Beren burua handienen artean ikusteko gogoa dute, eta horrek lana behar bezala egiten lagundu digu. Taldea, ustez, joan den urtean baino lehiakorragoa izango da», zehaztu du prestatzaileak.

Ekainean jokatutako txapelketetan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan bereziki, «aurrerapauso dotorea» eman dutela erakutsi zuten. «Guk nahi bezala egin genuen arraun, eta heldutasun puntu bat erakutsi genuen. Horren talde gaztea izanda lan handia egin dugu». 

Espainiako Txapelketan, ordea, gauzak aldrebes samar atera zitzaizkien. Patroi nagusiak istripu bat izan zuen eta egun batetik bestera «planak aldatu» behar izan zituzten. Zorionez, istripua uste baino arinagoa izan zen, eta pare bat astez atseden hartzen egon ondoren, duela zenbait egun taldearekin entrenatzera itzuli da. Okerrik ezean, bihar Bilbon jokatuko den ligako lehen estropadan ontzi arrosaren txopan izango da. 

Patroiaren osaerarekin Fernandezen ustez Erreka «ongi» helduko da liga hasierara. «Urtea ongi prestatu dugula iruditzen zait. Guztiak prest gaude. Egia da hiru arraunlari ukituta daudela, baina oraindik zenbait egun geratzen dira eta espero dezagun asteburuan beraiekin kontatzeko aukera izatea. Gogo eta ilusio handiz gaude». Orain arteko emaitzak kontuan izanik, bigarren txandan aritzeko maila dutela uste du prestatzaileak, eta hori baieztatzeko prest uretaratuko dira bihar. 

2012-2016 urte bitartean entrenatzaile gisa aritu ondoren, iaz itzuli zen Fernandez egiteko horretara. Elkartean «oso eroso» eta «babestuta» sentitzen da: «Iaz bigarren mailan hartu nuen trainerua, eta ikusi nuen taldea oso motibatua zegoela nire etorrerarekin. Horrek barruraino betetzen zaitu. Disfrutatzen ari naiz».

Gizonen ontzia Castron, Espainiako Traineru Txapelketan.

Eskifaiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.