Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ARRAUNA
Maika Tameron. ETE eta KAE ligen kudeatzailea

"Emakumeok besteek baino gehiago erakutsi behar dugu"

Arraunlari moduan eman zituen lehen pausuak Maika Tameronek, baina kirolari modura egindako bidea ez da arraunarekin lotzen duen bakarra, gaur egun KAE eta ETE ligak kudeatzen baititu.

Leire Perlines
Errenteria-Orereta
2025/07/04

Hiru hamarkadaz Hibaikan egon ondoren, KAE eta ETE ligetako gerentzia eramaten du gaur egun Maika Tameron oreretarrak. Arraun ligetan eta kluben zuzendaritzetan emakumeen presentzia urria izan du hizpide arraunlari izandakoak. 

Zer harreman duzu arraunarekin?
Orain dela 30 urte sartu nintzen Hibaikan, eta iaz arte egon nintzen bertan. KAEn ere egon naiz duela hamabost bat urte zuzendaritzan, eta ETE –Emakumeen Traineruen Elkartea– osatu genuen 2018aren bueltan; ETE eta KAE elkartu egin ziren gero, eta batura horren presidente izan nintzen ni. Gaur egun, ordea, KAE eta ETE ligetako gerentziak eramaten ditut.  

Hasieran, ordea, arraunlaria zinen.
Hori da. Gainontzeko ibilbidea geroago etorri zen, baina arraunlari moduan sartu nintzen Hibaikan. Entrentzaile ere izan nintzen, Hibaikako zuzendaritzako kide ere izan naiz urte luzez… Orain, esan moduan, Hibaika utzi eta gerentziaz arduratzen naiz. 

Zer da, zehazki, zure lanpostuan egiten duzuna? 
Ligen kudeatzailea naiz. Dena egiten dut; bazkideek kuotak ordaintzen dituzte, eta diru sarrera horrekin kudeatu behar ditugu liga guztiak. Oro har, estropada guztiak ondo ateratzea da begiratzen dudana, baina gauza pila bat dira: sare sozialen kudeaketa, kontabilitatea…

Arrauneko goi karguetan, zuzendaritzetan kasu, ez dago ia emakumerik. Nola bizi duzu zuk egoera?
Emakumeen falta handia dago goi karguetan, baina aspalditik datorren zerbait da. Hala ere, ez da arraunean bakarrik gertatzen den zerbait; denetan gertatzen da. Ni sartu nintzen garaiarekin alderatuta egia da emakume gehiago badaudela, baina ez askoz gehiago. Gainera, gazte gutxi sartzen dira, eta hori da okerrena. 

Zergatik daude horren emakume gutxi?
Arraun mundua oso maskulinizatuta dago. Klubetako zuzendaritza postuetan ez dago apenas emakumerik, eta ez badaude kargu horietan, askoz zailagoa da beste postu batzuetara iristea. 

Inoiz gutxietsi zaituzte emakume izate hutsagatik?
Ez diet utzi. Leku guztietan gertatzen den bezala, hemen ere hala izaten da. Gertatzen dena da nik urte asko daramatzadala honetan lanean, eta mundu honetako jende gehiena nire atzetik sartu dela. Hortaz, askotan nik jakiten dut eurak baino gehiago. 

Hala ere, esan behar dut aurreratu dugula zerbait. 57 urte urte ditut eta hamabi urterekin hasi nintzen futbolean jokatzen mutilekin neskarik ez zegoelako. 

Bizitza guztian izan da horrela, poliki-poliki joan behar da aurrera. Emakume izateagatik beti erakutsi behar duzu besteek baino gehiago. Nor bere lekuan jarri behar izaten dugu maiz eta esan, ‘aizu, kontuz, badakidala zertaz ari naizen’. 

Jende gazte falta dagoela aipatu duzu. Baina, emakume gazte falta bakarrik? Edo gazteak, orokorrean?
Orokorrean dago jende gazte falta, baina egia da sartzen direnean gehiago sartzen direla mutilak neskak baino. Neskak sartzen badira, normalean, zaharragoak izaten dira, gazteak, gutxi.

Azken boladan, alabaina, sorpresa hartu dut: Zumaian, esaterako, gazte batzuk hartu dituzte zuzendaritzan, bai neska eta bai mutilak. Zarautzen ere badaude neska batzuk. Baina, tira, hori gure ligetan. Beste ligetan are gutxiago daude. 

Zer egin beharko litzateke arraunean emakumeen presentzia handitzeko?
Tira, uste dut jendea arraunean ibiltzera animatzeko lanak bikain egin ditugula. Mutil gutxiago ateratzen dira, eta gero eta traineru gutxiago daude; nesken kasuan, aldiz, alderantziz: gero eta traineru gehiago daude. 

Arraunlari dezente daude eta aurten beste bi traineru berri atera dira ETEn, ez nolanahikoak gainera. Nibela dute, ez da gu ateratzen ginenean bezala. 

Gaur egun ateratzen direnek egoera oso ondo kudeatzen dute, baina lehen aipatutakoa: emakumeek gizonek baino lehenago uzten dute arrauna, 23-25 urte artean, eta ez dute inolaz ere jarraitzen. Dena uzten dute; ez dira ez entrenatzaile, ez zuzendaritza kide… Ni hasi nintzenean arraun bakarrik egiten nuen, eta gero postu ezberdinak izan ditut. Alegia, arrauna utzi nuenean ez nintzen erabat aldendu arraunetik. Ez dago jenderik, baina uste dut dela boluntario falta dagoelako alde guztietan, bai arraunean, bai eskubaloian… Gure garaian egiten genituen zenbait gauza jende gaztea eta, oro har, herritarrak kirola edota bestelakoak egitera bultzatzeko, baina gaur egun ez dira horrelakoak egiten. Sentitzen dut, baina uste dut gazteek ez dutela gogorik gauzak musu-truk egiteko. 

Arrauna probatu nahi duen emakume bati zer esango zenioke?
Sartzeko arraun munduan. Tira, zerbait ezagutu behar izaten da, baina nire gomendioa da, arrauna oso gogorra denez, neskek arrauna uzten dutenean beren klubetan geratzea esku bat botatzeko. 

Nire sentsazioa da jendeak asko exijitzen duela, baina behin besteek arrauna uzten dutenean ez dutela gogorik klubean laguntzen geratzeko.  

Zer esango zenioke arraunean hasi zen Maika txikiari?
Gogoa izateko. Oso zoriontsua izan naiz arraunean, eta oso zoriontsua naiz mundu honetan, baina bakoitzaren araberakoa da hori. Hala ere, esango nioke gauzei buelta askorik ez emateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.