Zapi gorriak zerura, hasi dira sanferminak!
Irrikaz eta gogotsu jaso dute gaur antxotarrek festen lekukoa. Zapi gorriz eta oihuz betetako Gure Zumardia lehertu dute herritarrek.

Festen lekukoa hartu dute gaur antxotarrek, irrikaz eta gogotsu, hasi dira hain esperoak izan diren sanferminak. Zapi gorriz bete da Gure Zumardia beste urte batez, jaiei behar bezalako hasiera emateko. Datorren asteartera arte (hilak 8) ez da aspertzeko tarterik eta aitzakiarik izango barrutian. Jai zuri-gorriak hemen dira!
Txupina bota aurretik, ohi bezala, omenaldirako tartea izan da. Trintxerpeko Illunbe Bandak emanaldi berezia eskaini du, Pasaitarra Musika Elkartearen mendeurrena ospatu baitute jaien hasieran. Ohi bezala, helduen zein haurren danborradako kantinerak ere bertan izan dira. Basari elkartekoei oroigarri berezia eman diete aurten, eta une hunkigarria bizitu dute bertaratutakoek, zendu berri den Julian Materen semeari haren omenezko oroigarria eman baitiote.
Aurtengo txupina are bereziagoa izan da, lehen aldiz emakume batek eskalatu baitu elizako dorrea, txupina bertatik botatzeko. Giro ezin hobean hasi da festa. Hala izaten jarrai dezala.
Beheko koadroan Jai Batzordeak eta barrutiko eragileek elkarlanean antolatutako egitaraua kontsulta daiteke. Jarraian, gaurko argazkiak eta bideoa:














Hilak 4, ostirala
- 22:00: Afaria norberak ekarritakoarekin, Topagunean.
- 23:00: DJ Iker Rodriguez, Mimos tabernan.
- 23:00: Mugan taldearen kontzertua, Topagunean. Ondoren, Kilimak eta DJ La Fulana, Topagunean.
- 00:00: Helduen danborrada herrian barrena.
- 00:00: DJ Esm, DJ Javi Hidalgo eta DJ Lizzy, Papinen.
Hilak 5, larunbata. Euskal Jaia
- 6:30: Diana
- 10:00-12:00: Plater tiraketa lokala Hondarribiko tiro zelaian, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 11:00-13:00: Haurrentzako arrantza txapelketa, 0 eta 16 urte bitartekoentzat, Julian Mate I. Memoriala, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 13:00: Marianitada girotua, Topaguneak antolatuta.
- 14:30: Bazkari herrikoia, Biteriko karpan.
- 16:00: Mus txapelketa, Hogei tabernan.
- 17:00: Helduen danborrada, Berrara igotzea.
- 17:00: Tortilla txapelketa, Axular plazan. Ondoren, txaranga bertan.
- 17:00-18:00: Jirabira haurren txaranga, Gure Zumardian. Euria egingo balu, Ibaiondon.
- 18:30: Bertsolariak, Mimos tabernan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin.
- 19:00: Basari elkartearen danborradako luntxa, elkartearen parean.
- 20:30: Basari elkartearen danborradaren irteera, Usozetik.
- 22:30: Arkale, Eztanda eta Brigade Loco taldeen kontzertuak, Papinen.
- 23:00: DJ Iker Rodriguez, Mimos tabernan.
- 23:30: Itzal Erromeria, Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 00:00: Txita Ibiltaria, Topagunearen eskutik. Ondoren, DJ Txorimalo, Papinen.
- 02:00: Fresa Morango, Topagunean.
- 03:00: DJ Itzalpeko laguna, Papinen.
Hilak 6, igandea. Gazte Eguna
- 11:00: Xake txapelketa adin tarte guztientzat, jubilatuen egoitzan.
- 12:00-18:00: Marmitako txapelketa eta ondoren bazkari herrikoia eta mariatxia, Galepertarrak elkartearen eskutik.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 13:00: Nafarroako jotak, Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 15:00: Bazkaria, Topagunearen gunean. Ondoren, jolasak eta Hamarru elektrotxaranga.
- 18:30-22:30: DJ Nemux, Mimos tabernan.
- 20:30: Salbea, San Fermin elizan.
- 22:00: Albina eta Divina, Topagunean.
- 23:00-02:00: Zazpi zar Erromeria, oholtza nagusian.
- 23:00: DJ Nemux, Mimos tabernan.
- 23:30: DJ Esm, Laket tabernan.
- 23:30: Tekno gaua, Papinen.
Hilak 7, astelehena. San Fermin eguna
- 06:30: Diana
- 12:00: Meza nagusia, San Fermin elizan.
- 13:00: Parrillada, Laket tabernan.
- 14:30: Saltseroen bazkaria, Biteri plazan. Ondoren, Tximeleta Txaranga.
- 17:30: Haur danborrada herriko kaleetan barrena, erraldoi eta buruhandiekin batera. Ondoren, merienda.
- 18:30: Herri kirolak, Gure Zumardian.
- 19:30: Erromeria Alkarkide txarangarekin, Mimos tabernan.
- 22:00: Playback lehiaketa, Topagunean.
- 23:00: DJ Lasa eta DJ Sagar, Mimos tabernan.
- 23:30: Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 00:00: Kuadrillen gaua, Topagunean.
- 00:00: Kuadrillen gaua, Papinen.
Hilak 8, asteartea. Haurren Eguna
- 11:00-13:00: Karabina txapelketa haur eta helduentzat, Biteri plazan, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 11:30: Toka eta poteko banakako txapelketa, Zaharren Tokian, dagokion inskripzioa egiten duten Antxoko erretiratu guztientzat.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 12:30: Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
- 14:30: Bazkari herrikoia, Zaharren Tokian. Dantzaldia, 17:00etatik aurrera.
- 14:30: Haur bazkaria, Biteri plazan, Xaxorda elkartearen eskutik.
- 16:00-19:00: Ur Puzgarriak, Gure zumardian, Topagunean eskutik.
- 17:00: Mahai jolasak, Topagunean.
- 23:30: Zezensuzkoa, Gure Zumardian.
- 00:00: Gaixoa ni.