Igandean, goi mailako kayak txapelketak Pasaian
Igandean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Txapelketak eragina izango du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu batean.

Igandean (hilaren 6an) Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Goi mailako itsas kayak txapelketak Pasaian lehiatuko dira, Pasaia Kayakek, Euskadiko Kanoe Federakuntzak eta Pasaiako Udalak antolatuta. Txapelketak eragina izango du aparkalekuan; izan ere, antolaketarako behar den lekua ahalbidetzeko, Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu bat itxita egongo dela gaurtik igandera bitartean (Lonjako barreren arteko gunea).
Txapelketari buruzko informazio osagarria Euskadiko Kanoe Federakuntzaren webgunean topa daiteke.