Donosti Cup gertu-gertuan

Aurtengoa, 33. ekitaldia izango du txapelketak, 900 taldek hartuko dute parte.

OKEko neskak Donosti Cup-en Artxiboko irudi bat

Aurten ere Donosti Cupeko egoitzetako bat izango da Errenteria-Orereta. Fanderia eta Beraungo estadioak aukeratu dituzte horretarako, eta bertan jokatuko dira oinarrizko futboleko txapelketa ospetsuaren partidetako batzuk.

Aurtengoa, 33. ekitaldia izango du txapelketak, 900 taldek hartuko dute parte. Guztira 30 herrialdetako 15.000 parte hartzaile espero dira. Hamabost kategoria izango dira, bederatzi gizonenak eta sei emakumeenak, eta 30 egoitzetan banatuko dituzte partidak.

Partidak ikusteko aukera izango da uztailaren 7tik 12ra bitartean Fanderian eta Beraunen. Sarrera doakoa da. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.