Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
arrauna

Kontxan bigarren izan zen Lezo

1954an deskalifikatua izan ondoren, 1955ko Kontxan bigarren izan zen Lezoko trainerua. Joxe Juan Ugaldek 'Lezo 18' aldizkarian elkarrizketa egin zien Martin Lekuona eta Joxe Krutx Sarasola arraunlariei.

1954 eta 1955 urteetan izan zen lehian Lezoko trainerua. Aguxtin Lizarazu / 'Lezo 18' aldizkaria
Urko Etxebeste
Lezo
2025/07/04

Lezo itsasoko herria da. Horren seinaleetako bat, 1954 eta 1955 urteetan trainerua izan zuela. Gainera, 1955an Kontxan bigarren izan zen. Joxe Juan Ugalde kazetariak orduko hartan herriko koloreak defendatu zituzten Martin Lekuonari eta Joxe Krutx Sarasolari elkarrizketa egin zien Lezo 18 aldizkarian, 1997koa.

Elkarrizketa hartan, Lekuonak kontatu zuen nola sortu zen Lezoko trainerua. Haren arabera, hura eta hainbat lezoar lehendik Errenteriako ontzian aritutakoak ziren, baina ondoko herriko traineruaren lemazainak «tranpak» egiten omen zituen. «Apustuak egiten zituen bere traineruaren kontra, eta estropadetan besteen aurretik gindoazenean, balantza egiten zuen propio gure traineruak denbora gal zezan». Hori ikusita, Errenteriako trainerua utzi, eta Lezokoa sortu zuten 1954an: «Tomax eta Manuel Salaberria anaiek jarri zuten martxan taldea. Jende gehiago ere bazen tartean trainerua ateratzea nahi zutenak: Martin Kerejeta, Joxe Intxaurrandieta, Manolo Mekolalde, Anttonio Pikabea, Benjamin Askasibar… Haiek izan ziren, nolabait, fundatzaileak».

Traineru hura Errenteriatik etorritako zazpi lezoarrek, herriko beste hainbat kidek, eta Hondarribiko hiru arraunlarik osatu zuten Lekuonaren arabera: Manuel Arrillaga (patroia, Aita Manuel San Pedroko lemazain historikoaren semea); Errenteriatik herrikora etorritako lezoarrak: Manuel eta Tomax Salaberria anaiak, Joxe Manuel Salaberria, Xabi Arin, Benito Martiarena, Luis Garmendia eta Martin Lekuona bera; beste lezoarrak: Tomax Maritxalar, Felix Galarraga, Anakleto Lopetegi, Joxe Mari Manterola, Joakin Urkizu eta Nikolas Garmendia; eta Hondarribikoak: Beñardo Goikoetxea, Bixente Iza eta Manuel Manterola. «Herriko besteren bat ere bazegoela uste dut, baina barka diezadatela aipatu ez ditudanak».

1954an kalera, 1955an bigarren
1954an parte hartu zuen Lezok lehenengoz Kontxan. Deskalifikatua izan zen. Herri bakoitzeko traineruan, herri horretako arraunlariek soilik zuten parte hartzeko eskubidea. «Izen guztiak lezoarrenak eman genituen, baina itsasoan aldaketa egin genuen; hiru hondarribiarrak txalupa batean zeuden zain, eta hiru lezoar kanpora atera eta haiek sartu ziren. Portu aldera abiatu eta deskalifikatuta geundela esan ziguten, patroiak estatxa eskuan zuela». 

Amorrazio betean Donostiako portu barrura joan zen Lezoko trainerua, «sekulako iskanbila izan zen han, Guardia Zibilak ere esku hartu behar izan zuen… Egia da guk ez genuela estropadako araudia bete, baina irabazi zuen traineruko [Iberia] arraunlariak ere ez zirela herri berekoak jakin genuen gero».

1955an Kontxara joan ziren berriz ere lezoarrak. «Talde ederra ginen orduan ere», Sarasolak. Lezoko arraunlariak Juanito Legorburu, Nikolas Garmendia, Tomax Salaberria, Anakleto Lopetegi, Juanito Saizar, Joxeba Arin, Joxe Leon Legorburu, Felix Galarraga, Xabin Arin, Benito Martiarena eta Joxe Krutx Sarasola bera ziren; Hondarribikoak Manuel Manterola, Beñardo Goikoetxea, Bixente Iza eta Fermin Martiarena; eta Juanito Trecet sanjuandarra. Lau traineruk parte hartu zuten: Lezok, Oiartzunek, Oriok eta Donostiak.

Lehen jardunaldian bigarren izan ziren lezoarrak, Orioren atzetik. Bigarrenean hirugarren, Orio eta Donostiaren atzetik. Baina bi egunetako denborak batuta, Lezo txapeldunorde eta bandera Oriorentzat. «2.600 pezeta eman zizkiguten bakoitzari», Sarasolak. Ugaldek 1955a eta gero trainerua zergatik desegin zen galdetu zien arraunlariei: «Diru arazoengatik gehienbat. Irabazten genuena baino gehiago gastatzen genuen arraunaren inguruan».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.