
Txupina atzo arratsaldean bota ostean, adin guztietako herritarrentzako egitarauaz gozatu dute gaur antxotarrek. Batzuek arrantza txapelketan igaro dute goiza, besteek erraldoi eta buruhandien inguruan, eta azken batzuek marianitada girotuan. Hortik, denak Biteriko karpako bazkarira joan dira.