Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Antxotarrek tripa bapo beteta ekin diete sanferminei

Txupina atzo arratsaldean bota ostean, adin guztietako herritarrentzako egitarauaz gozatu dute gaur antxotarrek. Batzuek arrantza txapelketan igaro dute goiza, besteek erraldoi eta buruhandien inguruan, eta azken batzuek marianitada girotuan. Hortik, denak Biteriko karpako bazkarira joan dira.

Oier Iriarte Arrondo
Pasaia
2025/07/05

Giroa berotzeko lehenagotik zenbait jarduera antolatu baldin badituzte ere, atzo arratsaldean bota zuten Antxon txupina. Gaur, jai giroan erabat murgilduta, festen hasiera behar bezala ospatzen hasteko egitarauetan parte hartu dute haur, gazte zein helduek.

Galeperterrak elkarteak alaitu du gaztetxoenen goiza. 0 eta 16 urte artekoentzako arrantza txapelketa antolatu du ibaian, eta haur eta gazte ugari gerturatu dira hiru orduan zenbat arrain arrantzatzeko gai ziren ikustera. Arrain handiak arrantzatzea lortu dute batzuek; beste batzuek, txikiagoak; eta bada arrainik arrantzatzea lortu ez duenik ere. Hala ere, parte hartzaile guztiei eman dizkiete domina eta goxokiak, irabazleen sari banaketa egin aurretik.

Ibaitik urrutiago, jai giroa pizten hasia zen dagoeneko. 12:00etan Antxoren itzulia egin dute buruhandi, erraldoi eta musikariek, eta horren ondoren, marianitada girotura gerturatu dira herritarrak txosnaren karpako itzalpera. Marianitoz-marianito, bazkaltzeko ordua iritsi zaie festazaleei, eta Biteriko karpara gerturatu dira tripak betetzera.

Bazkalostean ere egongo da zer egin. Ondo liseritzeko, mus txapelketak irekiko du arratsaldeko egitaraua, eta honen atzetik etorriko dira tortilla txapelketa, bertso saioa, edota Arkale, Eztanda eta Brigade Locoren kontzertuak, besteak beste. Hilaren 8ra arte iraungo dute jaiek, eta Udalaren webgunean dago eskuragarri egitarau osoa.

Sanferminetan izan da HITZA, eta zenbait argazki egin ditu.

Pasai Antxo. Herri bazkaria (2025-07-05)

Goieko-600x800_San_Fermin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.