Anayet mendia igoko du Giriziak datorren asteburuan

Hilaren 19an irtengo dira Oiartzundik, eta gaua Casa Piedran pasako dute. Izena online edota Garmendi txokolategian eman daiteke.

Anayet tontorraLorente Obon

Girizia Mendi Taldeak Anayet tontorra igoko du hilaren 19ko asteburuan.

Larunbatean bertan egingo dute irteera, 15:30ean, Haurtzaro ikastolatik, eta Casas Piedran afaldu ostean, lo egingo dute bertan, baita gosaldu ere.

Corral de las mulasetik abiatu eta Anayet tontorra igoko dute; 2574 metro ditu gailurrak, eta jakinarazi dutenez, goizeko zazpietan emango diote bideari hasiera. Era berean, azaldu dute zazpi orduko ibilbidea egingo dutela, atsedenak kontuan hartuta.

80 euroko kostua du bidaiak, eta izena ematerakoan beharrezkoa da 40 euro ordaintzea. Irteeran izena emateko bi aukera daude: Garmendi txokolategian edota online.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.