Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, saria
Orsoaldeko Euskara Batzordeak bi lagunentzako otordu bana zozkatu du herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean.
2024ko errenta aitorpena egiteko, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko zergadunei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, oro har, ogasunarekin harremanana zuten kudeaketak euskaraz egiteko deia luzatu zieten.
Oarsoaldeko herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bi lagunentzako otordu bat zozkatu dute herri bakoitzean aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean, eta, berriki, saridunak zein diren jakinarazi dute.
Errenteriako kasuan, Jokin Pedreñok jaso du saria, eta Bixigarri jatetxean egingo du otordua. Irudian, Leire Mazizior Hizkuntza berdintasuneko zinegotzia, Jokin Pedreño eta Bixigarriko Imanol Lasa.

Lezoko kasuan, aldiz, Karmele Goienetxeak irabazi du saria, eta Oriotarrra jatetxean erabiliko du balea. Irudian, Iker Salaberria euskara zinegotzia eta Iñigo Esnaola.

Oiartzunen kasuan, haatik, Ixiar Madariagak irabazi du saria, eta Aristi jatetxean egingo du otorduan. Irudian, Aiako Gaztelumendi euskara zinegotzia eta Ixiar Madariaga. 
Azkenik, Pasaian, Ander Oterok lortu du saria. Pari Berri jatetxean egingo du otordua. Irudian, Oteroren ama Lurdes Sistiaga, Laura Re euskara zinegotzia eta RKAko Maria Badiola.

Eskualdeko udaletako ordezkarien deia berretsi dute, eta datorren urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte herritarrak.
