Festak eztanda egin du Trintxerpen!
Festen lekukoa hartu dute gaur trintxerpetarrek, hemen dira karmenak. Ikusi gaurko jaien hasieran HITZAk ateratako argazkiak eta bideoa.
Donibanetik, San Pedrotik eta Antxotik igaro ondoren, festaren lekukoa hartu du gaur Trintxerpek. Hasi dira karmenak, hasi da festa barrutian! Jai batzordeak eta herriko elkarte eta eragileek askotariko ekintza eta ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako, beraz, ez da aspertzeko tarterik eta aitzakiarik izango.
Ohi bezala, banderaren igoerarekin eta kanpaien iraulketarekin heldu da festa, alkateordetzan egindako ekitaldiarekin. 20:00etan bota dute jaiei hasiera eman dien suziria. Festak eztanda egin bezain laster, luntxa izan da, eta jarraian, gizonezkoen danborradak barrutia danbor hotsez bete du. Datozenak bezalaxe, luze joko du gaurko egunak. Ongi pasa, pasatu gabe!
Datorren asteazkenera arte (hilak 16) izango dira aurtengo karmenak. Beheko koadroan egitarau osoa kontsulta daiteke:
HITZA gaurko jaien hasieran izan da eta jarraian bertan ateratako argazkiak eta bideoa ikus daitezke:
Karmenak
Hilak 11, ostirala
- 21:00: Old Babies taldearen kontzertua, Gudari plazan.
- 23:15: Alargun Beltzak, Azkueneko parkean.
- 23:30: Itzal Erromeria, Gudari plazan.
- 01:00: DJ Javi Hidalgo, Serafin Esnaolan.
Hilak 12, larunbata
- 06:30: Diana. Ibilbidea: Gudari plaza, Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea eta Azkueneko parkea.
- 08:30: Haurren hockey txapelketa, Azkueneko pistetan.
- 10:30: Helduen hockey txapelketa, Azkueneko pistetan.
- 10:30: Trintxerpeko elkarteen arteko marmitako txapelketa, Gudari plazan. Bertan prestatuko da marmitakoa.
- 10:30: Haurren, gazteen eta helduen toka eta bote txapelketa, Gernika plazan.
- 12:00: Joselontxos txaranga, Tomas tabernaren laguntzarekin, Donostia kalean.
- 12:00: Haurren danborrada. Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola eta Gudari plaza.
- 12:30: Herri kirolak, Gernika plazan.
- 14:30: Herri bazkaria, Gudari plazan. Ondoren, bingo musikatua.
- 17:30: Azkueneko danborrada. Ibilbidea: Ulia etorbidea 15, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Jaizkibel kalea eta Ulia etorbidea.
- 18:00: Kuadrillentzako jolasak, Aranederreko pistetan. Aurretik izena eman dutenentzat.
- 18:00: Emakumeen futbito txapelketako 3. eta 4. postuak, Aranederreko pistetan.
- 18:30: Sardina-jana, Azoka ondoan.
- 18:30: Arratsalde pasa Epsilon taldearekin, Serafin Esnaola plazan.
- 19:00: Gizonezkoen futbito txapelketako 3. eta 4. postuak, Aranederreko pistetan.
- 20:00: Emakumeen futbito txapelketako finala, Aranderreko pistetan.
- 20:00: Arando Txiki abesbatza, Karmengo Amaren elizan.
- 20:00: Matraka elektrotxaranga. Ibilbidea: Correos, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola plaza eta Gudari plaza.
- 21:00: Gizonezkoen futbito txapelketako finala, Aranderreko pistetan.
- 22:30: Rock bertsioen kontzertua Ari&Jox taldearen eskutik, Erdibana eta A 30 nudos tabernek ordainduta, Serafin Esnaolan. Ondoren, DJ Torras.
- 23:30: Mirua taldearen kontzertua, Gudari plazan.
- 01:30: DJ Fresa Morango DJ, Gudari plazan. Ondoren, giroa plazan.
Hilak 13, igandea
- 06:30: Diana. Ibilbidea: Gudari plaza, Serafin Esnaola plaza, Euskadi etorbidea eta Azkueneko parkea.
- 09:25: Lasterketa: Handbike modalitatearen irteera. Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Correos, Euskadi etorbidea, Puntak, Euskadi etorbidea eta Gernika plaza.
- 09:30: Karmengo Amaren Herri Lasterketa. Izen ematea Kirolprobak webgunearen bidez. Izen emate bakoitzeko euro 1. Bildutako dirua Markelen Irria elkarteari emango zaio. Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Correos, Euskadi etorbidea, Puntak, Euskadi etorbidea eta Gernika plaza.
- 10:30: Haurren lasterketa. Izen ematea Kirolprobak webgunearen bidez. Ibilbidea: Euskadi etorbidea.
- 11:00: Trintxerpeko emakumeen eskulanen azoka, Serafin Esnaola plazan.
- 11:30: Haur jolasak, Azkuenen.
- 12:00: Karmengo Amaren hirurrena. Laurogei urte bete dituztenen eta erretiratuen omenezko meza. Jubilatuen koruak abestuko du, Limbania Sotok zuzenduta, Karmengo Amaren elizan.
- 12:30: Bandaren kontzertu ibiltaria. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea eta Serafin Esnaola plaza.
- 14:00: Bazkari herrikoia, Azkuenen. Ondoren, Dj Nano.
- 17:00: Puzgarriak, Gudari plazan.
- 18:00: Emakumeen danborrada. Ibilbidea: Arrandegi kalea, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Gudari plaza eta Serafin Esnaola plaza.
- 20:30: Son Kalean taldearen kontzertua, Serafin Esnaola plazan.
- 23:30: Giroa Gudari plazan.
Hilak 14, astelehena
- 11:30: Landare trukea, Serafin Esnaola plazan.
- 16:00: Futbolin txapelketa, A 30 nudos tabernak ordainduta, Serafin Esnaola plazan.
- 17:30: Haurrentzako tailerrak, Azkuenen.
- 19:00: Erraldoiak eta buruhandiak Dultzaineroekin. Ibilbidea: Azoka, Correos, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza eta Azoka (segurtasunagatik buruhandiak pistetan eta plazetan baino ez dira ibiliko).
- 19:00: Karmengo Amaren hirurrena, Karmengo Amaren elizan. Gure herriko haur eta gazteen aldeko meza. Parrokiako abesbatza (zuzendaria: Limbania Soto).
- 20:00: Familia danborrada. Ibilbidea: Serafin Esnaola plaza, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Ulia etorbidea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea eta Gernika plaza.
- 22:30: Zezensuzkoa, Gernika plazan.
Hilak 15, asteartea
- 11:30: Puzgarriak, Serafin Esnaola plazan.
- 12:00: Garagunekoekin tailerrak, Serafin Esnaola plazan.
- 17:00: Adin guztietarako fabulak, Alkateordetzan.
- 18:00: Edu magoa, Gudari plazan.
- 18:00: Tortilla txapelketa, Azkueneko parkean. Ekarri etxetik! Ondoren, sari banaketa eta dastaketa.
- 19:00: Karmengo Amaren hirurrena, Karmengo Amaren elizan. Karmengo kofradiaren meza, parrokiako abesbatzarekin (zuzendaria: Limbania Soto).
- 19:00: Erromeria, Serafin Esnaola plazan.
- 23:00: Karaokea, Gudari plazan.
Hilak 16, asteazkena
- 12:00: Karmengo Amaren omenezko meza nagusia, parrokiako abesbatzarekin (Zuzendaria: Limbania Soto).
- 12:30: Apar festa, Gudari plazan.
- 17:00: Marinelen danborrada. Ibilbidea: eliza, kaia, pantalanean ontziratu, itsas ibilbidea Torreraino, pantalanera itzuli, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea,Ulia, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola plaza, Gudari plaza, Euskadi etorbidea eta eliza.
- 18:00: Erraldoiak eta buruhandiak Illunbeko txistulariekin. Ibilbidea: Azoka, Correos, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza eta Azoka (segurtasunagatik buruhandiak pistetan eta plazetan baino ez dira ibiliko).
- 19:00: Familientzako DJ Mikeltxi, Serafin Esnaola plazan.
- 21:30: Zezensuzkoa, Gernika plazan.
