'Oiartzun entzuten' egitasmoa abiatu du AIAk
Egitasmoa lau bideok osatzen dute, eta ikus-entzunezko bakoitzean herritar batek hitz egingo du. Gaur argitaratuko dute bigarren bideoa.
Aiaren Instagrameko irudi bat. @aiaoiartzun ‘Oiartzun galdatzen’ egitasmoa egin ondotik, Oiartzun entzuten ekimena abiatu du berriki AIAk.
Oiartzuni galdera batzuk egin zizkion AIAk, eta galdetegitik zenbait erantzun jaso zituen egitasmoak. “Herriari ahotsa eman genion modu batean”, diote AIAko kideek.
Orain, bigarren proiektu bat abiatu dute’ Oiartzun entzuten’ izenpean, eta Oiartzungo pertsona ezberdinei egindako elkarrizketak plazaratzea izango da haren helburua. Orotara lau bideo izango dira, eta oraingoz lehena baino ez dute argitaratu.
Herritarren artean profil ezberdinak zein arlo ezberdinak aukeratu dituzte, eta horien berri sare sozialetan emango dute.
Gaur bertan argitaratuko dute bigarren bideoa, eta aurreratu dute hiru gazte izango direla protagonista. Era berean, zehaztu dute gainerako bideoetan ere hiruzpalau pertsonek hitz egingo dutela.
Bideo guztietan bizipenak eta ondorioak garatuko dituzte, eta argi utzi dute ekimenaren helburua dela herrian elkarrizketa pil-pilean egotea. “Honen atzean ez dago beste ezer”, azpimarratu dute.
