Xanistebanetako egitarau feminista argitaratu dute
Oiartzungo Feministen Asanbladak Xanistebanetako egitarau feminista ondu du; txosnagunean egongo da txosna feminista.
Oiartzungo Feministen Asanbladak jakinarazi duenez, Xanistebanak kolorez margotu eta jaiak askatasunez gozatzeko egitarau feminista osatu dute. Txosnagunean egongo da asanblada, eta denentzat espazio erosoa izan dadin lanean aritu direla azpimarratu dute.
Hona hemen egitarau feminista, osorik:
Abuztuak 2, larunbata
- 18:30. Agerraldi feminista. Herriko plazan.
Abuztuak 4, astelehena
- 14:30. Bazkari begano feminista. Zimitiyoko txosnan.
- 17:00. Bingo musikatua. Zimitiyoko txosnan.
- 18:00. Panteren jaitsiera ronroneatzailea. Zimitiyoko txosnagunean.
- 19:00. Maruxak folklore trabesti showa. Txosnagunean.
Bazkari begano feministari dagokionean, jakinarazi dute menu bereziren bat behar duenak edota alergiaren bat duenak asanbladako kideei jakinarazi behar diela.
Sarrerak Kastro tabernan daude salgai; sarrera arruntak 15 euro balio ditu, eta haur eta langabetuenak, berriz, 12 euro.
Era berean, argi utzi dute ekintza irisgarriak direla antolatu dituztenak eta esertzeko aulkiak egongo direla, eta Fermiñenen arreta eta informazio zerbitzua egongo direla. Gune hori irekita egongo da 18:00 – 21:00 eta 23:00 – 06:00 artean, baita abuztuaren 3 eta 4an ere 12:00 – 14:30 artean.
Eraso matxisten kontrako protokoloa
Emakume bat erasotua izan denean edo arriskuan dagoela uste duzunean egin beharrekoa.
- Lehentasuna duen kontua da, egiten ari zarena utzi eta emakumea lagundu. Leku lasai batera joan. Ez utzi emakumea bakarrik. Saiatu bere konfiantzazko norbait bilatzen berarekin egon dadin. Ez baduzu inor aurkitze, gelditu berarekin behar duen beste.
- Galdetu ea laguntzarik behar duen. Erasotua izan bada, galdetu ea mediku arreta nahi duen edo gertaera salatu nahi duen.
- Errespetatu beti erasotua izan den emakumearen erabakiak eta denborak. Zerbitzuren bati deitu. edo beste urrats bat eman aurretik, hari galdetu.
- Enpatia eta laguntza eskaini. Esaiozu ez dagoela justifika daitekeen erasorik eta bera ez dela gertatutakoaren erantzulea. Lasai egon zaitez berarekin.
- Erasotzailea bertan badago, harekin hitz egin, argi utzi eremu horretan ez dela jarrera sexistarik onartzen eta taldean gunetik kanporatu.
Laguntza medikua behar badu:
- Larrialdietara deitu edo larrialdietako osasun zentro batera joan.
- Mediku arreta eta forensea, biak, eskatu.
- Sexu-eraso edo bortxaketa baten aurrean, emakumeak ez badaki ere gertatutakoa salatu nahi duen ala ez, azaldu iezaiozu frogak ezaba daitezkeela dutxatzen bada, jaten badu edo arropaz aldatzen bada.
- Indarkeria kasu larrienetan larrialdi zerbitzuak behartuta daude partea Epaitegietara pasatzera.
- Beti eskatu lesio agiriaren kopia.
Salaketa jarri nahi badu:
- Guardiako epaitegietan, Ertzaintzan edo osasun zentroan egin daiteke.
- Salaketa jartzeak prozedura judiziala dakar, salaketa jarri aurretik eskatu aholkularitza juridikoa telefono bidez.
- Salaketa beti abokatu baten laguntzaz egin.
- Ez duzu zertan salaketa momentuan jarri: kontaketa osoagoa egin dezakezu aurrerago, lasaiago eta shock egoeratik kanpo.
- Ertzaintzan, goizetan, Biolentzia unitate berezia egoten da, bertan gaiarekin “sentsibilizatutako” pertsona batek artatuko zaitu. Hitzordua hartu dezakezu salaketa jartzeko.
Telefonoak:
- Tratu txarren biktima diren emakumeei laguntzeko telefonoa (24 orduz hainbat hizkkuntzata): 900 84 01 11.
- Gizarte larrialdietako koordinazio zerbitzua: 943 22 44 11 (22:00 – 7:00 112 bidez).
- Oiartzungo Gizarte Zerbitzuak: 943 49 05 52.
- SOS deiak: 112.
- Oiartzungo Udaltzaingoa: 943 49 33 11.
