Donibaneko jaiek aldaketak eragingo dituzte Bizkaia plazako aparkalekuan

Donibaneko alde zaharrean eta Bizkaia plazan erroldatutako ibilgailuak aparkatu ahal izango dira soilik Bizkaia plazako aparkalekuan.

Hilaren 23tik 31ra ospatuko dituzte bizilagunek Donibaneko jaiak, eta udaltzaingoak jakinarazi duenez Bizkaia plazan soilik Donibaneko alde zaharrean eta Bizkaia plazan erroldatutako ibilgailuak aparkatu ahal izango dira.

Ondorioz, kale horietan helbideratutako ibilgailuen jabeek baimena eskatu beharko dute Bizkaia plazan aparkatzeko, betiere zehaztutako baldintzak betetzen badituzte. Haatik, udalak gogorarazi du alde zaharrean erroldatutakoek badutela bertako txostena.

Gainontzekoek, ordea, HAZen bulegoan eskatu beharko dute hori hilaren 21etik (astelehena da) aurrera, 08:00etatik 14:00etara.

Txartelak edo baimenak argi ikusteko moduan jarri beharko dira aurreko haizetakoaren beheko muturretako batean: txartelak kristalari atxikita jarriko dira, eta baimenak, berriz, aurreko panelean.

Baimena eskatzeko baldintzak

  • Donibane kalean, Donibane ibilbidean, Bonantza ibilbidean eta Bizkaia plazan erroldatutako ibilgailuek eska dezakete baimena.
  • Pasaiako aipatutako kaleren batean helbideratuta dagoen ibilgailu baten titularra izatea.
  • Tokiko zerga betebeharrak egunean izatea.
  • Ibilgailuaren dokumentazioa eguneratuta egotea (IA indarrean izatea eta nahitaezko asegurua izatea).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.