Auzoen arteko sokatira txapelketa abuztuaren 3an izango da
Artaso elkarteak antolatuta, 37. auzoen arteko sokatira txapelketa egingo dute abuztuaren 3an, 16:00etan, Madalensoro pilotalekuan.
2024ko txapelketako emakumeak. Beste urtebetez, Xanistebanetan Artaso elkarteak antolatutako Oiartzungo auzoen arteko sokatira txapelketa ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 37. edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko badu ekinaldiak data: abuztuaren 3a.
Pasa den urtean, emakumeen kasuan, taldeak auzoka sortzeko siakera egin zuten, eta aurtengoan auzo batzuetako taldeak bertako kideekin osatzea lortu badute ere, antolatzaileek aipatu dute oraindik zaila dela auzokoez erabat osatutako taldeak sortzeak.
Neska zein mutilak maiatza aldean hasi ziren entrenatzen, eta neska guztiak elkartu zirenean eta parte hartuko zuten emakumeen kopuru zehatza zutenean taldeak egin zituzten. Horrenbestez, aurtengoan 35 neska ariko dira tiraka, bost taldetan banatuta: Altzibar, Ergoien, Iturriotz, Karrika eta Ugaldetxo.
Mutilen kasua, haatik, bestelakoa da, hasieratik antolatu baitira auzoka. Kontatu dutenez, auzo bakoitza arduratzen da bere taldea osatzeaz, eta lehenengo momentutik auzo bakoitzak kudeatzen dituela bere entrenamenduak jakinarazi dute. Azken urteetan zazpi talde osatu dituzte, baina aurtengoan badute berrikuntza bat: Elizalde auzoko taldea osatu dutela. “Urte luzez” talderik atera ez duen auzoa dela jakinarazi dute.
Abuztuaren 3an izango da sokatira erakustaldia, Madalensoro pilotalekuan, 16:00etan.
