Hilabeteko udalbatzarra egingo dute bihar
Ikasturteko azken saioa egingo dute bihar (hilak 23), 18:00etan. Bederatzi puntu jorratuko dituzte batzarrean.
Uztaileko ohiko udal osoko bilkura bihar (asteazkena, hilak 23) egingo dute, ohi baino astebete lehenago.
18:00etan hasiko da saioa, eta bederatzi puntu landuko dituzte:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Azpeitia Isasa SL. ALT-6 eremuko 5-1 lursailean etxebizitzak antolatzeko Xehetasun Azterketa.
- Kontabilitateko eskubideen bajak.
- Onartzea 2024. urterako igoera gehigarria (%0,5ekoa) eta honen aplikazioa erabakitzea.
- Enplegu publikoa antolatzeko 2025-2027 plana onartzea.
- Organo kolegiatuetako udalaren ordezkarien izendapena aldatzea: GPS- Gipuzkoako Parketxe Naturalaren Sarea fundazioa.
- Kontu orokorra: Kontu bateratuen memoriaren berri ematea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari galderak.
