Bihar altxatuko dute lertxuna Iturriotzen
Bihar (hilak 24, osteguna) hasiko dira Iturriotz auzoko festak. Sei egun izango dituzte bizilagunek jaiez gozatzeko.
Bihar (hilak 24) hasiko dira Iturriotz auzoko festak lertxunaren altxaerarekin batera. Sei egun izango dituzte bizilagunek jaiez gozatzeko.
Hona hemen egitaraua, egunez egun:
Hilak 24, osteguna
- 19:00. Lertxunaren altxaera. Ohorezko iturrioztarra izendatuko dute, eta txupinazoarekin eta auzoko dantzariekin hasiko dira jaiak. Segidan, Oiartzungo buruhandiak auzoan barrena.
- 19:00. Pintxo potea txosnan, Gure Txoko tabernan eta Iturri Berri elkartean.
- 20:00. Enkartelada auzoan barrena.
- Festei hasiera ona emateko auzo afaria. Jana norberak ekarri beharko du.
- 22:00. Monologo gaua: Luix Mitxelenak aurkeztuta, Maria Blanco, Manex Astigarraga eta Esti Curielen bakarrizketa.
Hilak 25, ostirala
- 09:00. goiz eresia Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 10:00. Santiyuetako meza nagusia auzoko hildakoen omenez Bekosoroko gurutzean.
- 11:00. Artisau azoka.
- 11:30. Idi dema.
- 16:30. Iturriozko XXXIII. Kronoeskalada auzoan barrena (3-15). IV. Kronoskada seniorra 18 urtetik gorakoentzat.
- Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 23:00. Kontzertua Txapela Brava taldearen eskutik.
Hilak 26, larunbata
- 10:00. Bizikleta martxa Iturriozko bailaran barrena.
- 11:00. Erraldoi tailerra auzoan.
- 17:30. Poza Santiyuettako XIV. sagardo dastaketa.
- 20:00. Sagardo dastaketako sari banaketa.
- Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:30. Kontzertuak: Rally 48, Txiltxoko eta Peye Rose, DJ Elizkoyak.
Hilak 27, igandea
- 10:00. 77. Xanisteban txirrindulari saria OTXE Oarsoaldeko txirrindulari kirol klubaren eskutik.
- 17:00. Truk txapelketa Iturri Berri elkartean. Izen ematea 16:30ean.
- 17:00. Haurrentzako haur jolasak Bengotxea plazan.
- Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:00. Aspaldiko kontuk Edurne Agirrezabalaga eta Amaia Ibargurenen antzezlana auzotarren laguntzarekin.
Hilak 30, asteazkena
- 14:00. Auzoko jubilatuen bazkaria Iturri Berri elkartean.
- 17:00. Pilota txapelketa. Ondoren, Paxaka.
- 17:30. Ur festa.
- 18:30. Txokolatada.
- Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:00. Musika emanaldia Ane Badiola Ostolaiz, Joxe Leon Amigorena Kazabon eta Irati Odriozola Zugarramurdiren eskutik.
Hilak 31, osteguna
- 09:00. Goiz eresia Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 11:00. Tortilla txapelketa Bekosoron. Jai batzordeak arrautzak, gatza, olioa eta sua jarriko ditu. Norberak zartaginak eta behar dituen bestelako osagaiak eraman behar ditu.
- 12:30. Herri kirol desafioa.
- 13:30. Tortilla txapelketako sari banaketa. Ondoren, tortillen dastaketa irekia.
- 14:00. Erromeria Bekosoron. Txartelak Gure Txoko tabernan daude.
- 16:00. Gaztelu puzgarriak. Ondoren, afaltzeko aukera.
- 21:30. Trikidantz taldearekin dantzaldia.
- 23:00. Zezen suzkoa. Segidan, kalejira auzoan barrena.
- Ondoren, Trikidantz trikiti taldearekin dantzaldia.
Egitaraua osorik ikusteko, egin klik hemen.
