Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Eraso matxisten aurkako gunea xanistebanetan

Larunbatean (abuztuak 2) hasiko dira Oiartzungo jaiak, eta udalak zenbait zerbitzu egongo direla iragarri du. Eraso matxisten prebentzio eta arretarako guneaz gain, komun publiko gehiago jarri, Xorrola zerbitzua handitu, eta trafikoan aldaketak egongo direla jakinarazi dute.

Oier Iriarte Arrondo
Oiartzun
2025/07/28

Iristear dira xanistebanak, eta Oiartzungo Udalak dena prest du jada jaiak ahal bezain hoberen igarotzeko. Hori dela eta, azken urteetan egin bezala, eraso matxisten prebentzio eta arretarako gunea egongo dela jakitera eman dute Nora Velez del Burgo feminismo zinegotziak eta Garazi Urdanpilleta alkateordeak.

Indarkeria matxistan eta feminismoak adituak diren emakume profesionalak egongo dira bertan, udalak adierazi duenez. Alde batetik, informazio orokorra emango dute feminismoari, LGBTBIQ+ eskubideei, sexualitateari edota autodefentsa feministari buruz. Bestetik, herritarrei informazioa emateko esku orri eta bestelako baliabide batzuk izango dituzte. “Edozein zalantza dutenei argibideak eman, erasotuak entzun, babestu eta dituzten beharren arabera gomendioak eta orientazioa eskainiko dituzte”. Erabat “konfidentziala” izango dela eta une oro erasotuaren borondatea errespetatuko dutela azpimarratu dute.

Doneztebe plazako Fermineñe etxean ezarriko dute gunea. Asteburuan, hau da, abuztuaren 2 eta 3an, 12:00etatik 14:30era, 18:00etatik 21:00etara, eta 23:00etatik 06:00etara egongo da irekia. Astean zehar (abuztuaren 4tik 6ra), ordea, arratsalde eta gaueko ordutegia berdin mantenduko da, eta goizekoa 08:00etatik 14:30era arte luzatuko da.

Jaiak bermatzeko beste zerbitzu ugari

Xorrola autobusaren berri ere eman du udalak, 24 orduko zerbitzua emango baitu. Azken urteetan, jaietatik etxera itzultzeko Xorrola hartzeko ohitura “errotu” egin dela ikusita, zerbitzuak nabarmen handitu dituzte. Abuztuaren 3tik 7ra Oiartzungo zortzi auzoak gau osoan zehar lotuko ditu orduro, 00:00etatik 06:00etara.

Aurten, egitaraua xanistebanen lehen egunaren aurretik abiatuko da, ostiralean (abuztuak 1), hain zuzen ere. Hori dela eta, abuztuaren 1etik 2rako gauerako ere zerbitzu bereziak bermatuko dituzte, gaueko autobusa orduro jarriz. Lehen autobusa 01:00etan abiatuko da, eta azkena 04:00etan.

Biblioteka ondoko autobus geltokitik abiatu eta Elizalde, Gurutze, Ergoien, Altzibar, Karrika, Iturriotz, Ibarre, Elizalde, Ugaldetxo, Arragua eta Mendinetik igaroko Xorrola, hurrenez hurren.

Gainera, eguneko Xorrola zerbitzua ere indartu du udalak. 07:10ean abiatuko da lehen itzulia, eta 22:40an azkena. Taxibus zerbitzua ere egunero egongo da, ohiko ordutegiekin.

Gainera, komenigarria izango da Xorrola hartzea jaietan zehar, trafikoan zenbait aldaketa egongo dira eta. Herriguneko kale batzuk moztuta egongo dira, eta xanistebanetan egin ohi dituzten moldaketak egingo dituzte: Manuel Lekuona etorbideko eta Yon Oñatibiako geltokiak Rafael Pikabea eta Landetxera igaroko dira.

Elizaldeko kale batzuetako hondakinen bilketa ordutegian ere eragin dituzte aldaketak jaiek. 09:00etatik aurrera egingo dute bilketa, beraz, 090:00etatik 09:00etara bitartean utzi beharko dira hondakinak zintzilikatzekoetan: igande goizean errefusa, astelehenean organikoa, asteartean ontzi arinak, asteazkenean papera eta kartoia, eta ostegunean organikoa. Hurrengo guneetan izango du eragina: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka eta Rafael Pikabea etorbidean, eta Done Eztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herria plazan.

Garbitasuna mantentzeko beste neurri bat ere hartu du udalak: komun publiko gehiago jarriko ditu. Txosnaguneko sei metroko modulu sanitarioa mantentzeaz gain, herriko plazan lau metroko beste modulu bat jarriko du, Fermiñene ondoan. Bi eremuak argiztatuak egongo dira, eta bi langile egongo dira gainbegiratzen “erabilera egokia, higienea, segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko”. Txosnagune osoa arratsaldetik goizaldera arte egongo da irekia; plazakoa, aldiz, eguerditik gaueko kontzertua bukatu arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.