Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Etxez etxeko langileak grebara doaz

Pasaiako Udalak etxez etxeko langileen hitzarmena hobetzeko baliabideak agindu baldin baditu ere, Matia-Goxara enpresari baliabide horiek bere etekinetara bideratu nahi izana leporatzen diote langileek. Zenbat greba egun iragarri dituzte.

Oier Iriarte Arrondo
Pasaia
2025/07/28

“Prekarietate” egoera bizi dute Pasaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek: erabiltzaileak artatzera bakarrik joan behar izaten dira, pisua hartu behar izaten dute inolako laguntzarik gabe… Finean, “lan kargak eta lan erritmoak handitzen doaz”.

Hori gutxi balitz, udalak azpikontratatua duen Matia-Goxara enpresak ez die langileei gutxieneko lanaldirik bermatzen, hortaz, “ez dute gutxieneko soldata baten ziurtasuna hilabete bukaeran”.

LAB eta ELA sindikatuek jakinarazi dutenez, azken hilabeteetan Pasaiako Udalarekin zenbait bilera egin dituzte etxez etxeko langileen lan baldintzak hobetzeko, eta udalak “hitzarmena hobetzeko baliabide ekonomikoak agindu” ditu.

Haatik, Matia-Goxara enpresak udalaren baliabideak enpresaren etekinetara bideratu nahi du, “absentismoa oso altua dela argudiatuz eta honela enpresak nahi adina etekin ateratzen ez duela argudiatuz”. Langileek, ordea, euren lan baldintza “prekarioak” ikusita, argi dute “absentismoa ez dela arrazoirik gabeko arazo bat”.

Horregatik, hainbat greba egun iragarri dituzte bi sindikatuek. “Onartezina da zerbitzu hori emateko azpikontratatua dagoen enpresak, Matia-Goraxak, diru publikoarekin zaintzaren kontura negozioa egin nahi izatea, langileon lan baldintzak prekarietate egoeran iraunaraziz”.

Hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eta hitzarmen duinerako aldarrikapenak kontuan hartzeko eskatu diote enpresari. Udalari, ordea, egoeraren konponbidea bideratzeko galdegin diote. Izan ere, etxez etxeko langileek lana “ezinbestekoa” da herritarrentzako. “Gure lan osasuna bermatzea, dagokigun eskubidea da”.

Hori dela eta, bihar (hilak 29), abuztuaren 8an, 14an, 20an, 25ean eta irailaren 1etik aurrera egunero greba egingo dutela iragarri dute. Matia-Goraxaren Donostiako egoitza eta Pasaiako Udalaren aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte egun horietan, “Zaintzarekin negoziorik ez!” aldarrikatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.