Kalean da 'Oiartzun 2025' urtekaria
Lau euroren truke eskuratu daiteke dagoeneko liburua hamar salmenta puntutan. 55. alea da.
Ostiraleko (abuztuak 1) kultur ekitaldian aurkeztuko duten arren, larunbatetik (hilak 26) eskuragarri dago “herriko ondarea eta albisteak jasotzen” dituen Oiartzun 2025 urtekaria. 55. alea du dagoeneko.
Urtebete igaro dute lanean Iosune Cousillas, Izaskun Madariaga, Haizea Saez de Egilaz, Jaione Ugaldebere, Joxan Eizmendi eta Aiako Harria Gaztelumendik, beste 61 idazleren laguntzarekin batera.
Bederatzi ataleko liburuan elkarrizketak, historia, kultura, kirola, eragileak, albiste aipagarriak, argazki zaharrak… denetarik topatu daiteke. 266 orrialdeko “bilduma mardula” da.
Urtekariko elkarrizketatu nagusia Joseba Gurutz Ezeiza Aizpurua Kaxka izan da, “ibiltari nekaezina, Oiartzungo Bertso Astearen sortzailea ere bada, besteak beste. Baina, ez da urtekarian agertzen den oiartzuar bakarra izan; beste hainbat herritarren berri ere izan dezake irakurleak, besteak beste, Feli Garaño Pikabea, Saioa Ballesteros Egiazabal eta Karmele Irastorza Lekuonaren berri.
Urtekaria Arantxa Lete Bergaretxe eta Markel Galdos Cardeñoso oroitzeko baliatu dute, “gure artetik joan diren eta auzoetako nahiz herriko bizitzan garrantzitsuak” izan diren oiartzuarrak.
Herriko hamar salmenta puntutan eros daiteke liburua, lau euroan.
Salmenta guneak
- Berezi janari denda (Altzibar)
- Pikoketa estankoa (Arragua)
- Garmendi txokolategia (Elizalde)
- Garmendi okindegia (Elizalde)
- Urrats paper denda (Elizalde)
- Zapirain estankoa (Elizalde)
- Ibarreko gasolindegia (Iturriotz)
- Intxixu jatetxea (Ugaldetxo)
- Mamuteko liburu denda (Ugaldetxo)
