Kukaña saio ederra Donibanen
Santiago plazaren inguruan bildu dira herritarrak, hantxe ezarri baitute gaurko protagonista izan den kukaña.
Donibaneko jaien laugarren egunean kukañaren txanda izan da. Goiz euritsuaren ondoren, arratsaldean eguzkia atera da eta herritarrak Santiago plazaren inguruan bildu dira, hantxe ezarri baitute gaurko protagonista izan den kukaña.
Pasaiako Udalaren Eskubidean ekintza planaren bidez antolatu dute Lizeoko lagunek. Duela zenbait egun izen emateak zabaldu eta hamalau pertsonek eman zuten izena, eta momentuan bertan lehen partaideak ikusi eta bandera arrosaren bila joatera animatu denik ere izan da.
Herritarrak adi adi egon dira haurrei begira, eta saiakera oro txalotu dute. Parte hartzaileek nahi adina saiakera izan dituzte eta azkenean bizpahiru aldiz lortu dute banderatxoa eskutan hartzea. Lortu ez dutenek ere arratsalde bikaina pasa dute.
