Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Landarbaso Abesbatzak urrezko bi sari lortu ditu Tokyon

Munduko lehiaketa koral ospetsuenetako eta zorrotzenetakotzat hartzen da Tokyon antolatzen den hiru eguneko lehiaketa internazionala. Parte hartu duten bi modalitateetan lortu dute urrezko saria.

Ane Mendizabal Sarriegi
Errenteria-Orereta
2025/07/28

Hilaren 25etik 27ra Tokyo International Choir Competition-aren zazpigarren edizioa gauzatu zen Tokyoko Harumi auzoan, eta Landarbaso Abesbatza bikain aritu zen bertan. Parte hartu zuten bi modalitateetan urrezko saria jaso zuten, eta soilik 0,48 puntu falta izan zitzaizkien lehen hiru sarituen podiumera igotzeko.

Munduko lehiaketa koral ospetsuenetako eta zorrotzenetakotzat hartzen da Tokyon antolatzen den hiru eguneko lehiaketa internazionala. Hori dela eta, izandako parte hartzearekin “oso pozik” agertu dira errenteriarrak, “bai lortutako maila artistikoagatik, baita kalitate eta zailtasun handiko programa baten ia-ia akatsik gabeko interpretazioa eskaini izanagatik ere”.

Gaineratu dutenez, “esperientzia ahaztezina” izan da koruko kideentzat, lehiaketak beren ibilbidea eta azken hilabeteetako lana berretsi dituelako. Azkenik, saritutako hiru taldeen maila bikaina aintzat hartu nahi izan dituzte, “benetan ikaragarriak izan baitira”.

Daiichi Seimei Hall areto entzutetsuan egin zen lehiaketa.

Lehiaketan internazionalean parte hartzeaz gain, hilaren 24an Satellite Concert izeneko kontzertuan gonbidatutako abesbatza gisa parte hartzeko aukera izan zuten Landarbaso Abesbatzako kideek. Tokyoko Tsukishima Social Education Center aretoan egin zen, eta bertan euskal eta nazioarteko musika koralaz osatutako programa partekatu zuten.

Kontzertu berean aritu ziren baita ere Sinapalar Bunun Children’s Choir (Txina), Penabur Children Choir (Indonesia) eta Ching Yun Choir (Taiwan). International Choir Competition-en Penabur abesbatzak hirugarren saria lortu zuen haur kategorian eta bigarren saria garaikide kategorian. Ching Yun Choir-ek, berriz, hirugarren postua eskuratu zuen garaikide kategorian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.