Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donostiako Klasikoa dela-eta trafiko aldaketak Oarsoaldean

Izenak berak dioen bezala, Donostian hasi eta bukatuko da lasterketa, baina Oarsoaldeko errepideak ere izango ditu protagonista. Eskualdera eguerdian iritsiko da pelotoia.

Ane Mendizabal Sarriegi
Oarsoaldea
2025/07/30

Larunbat honetarako antolatu dute Gipuzkoako txirrindularitzan erreferente den Donostiako Klasikoa lasterketa. Guztira 211,4 kilometro burutu beharko dituzte parte hartzaileek. Sei mendate igo eta bi sprint izango dituzte kilometro horietan zehar.

Sinadura kontrola 09:55ean izango da eta irteera neutralizatua 11:20ean hasiko da, Tolosa ibilbidean.

Izenak berak dioen bezala, Donostian hasi eta bukatuko da lasterketa, baina Oarsoaldeko errepideak ere izango ditu protagonista. Hori dela eta, eskualdeko trafikoan eragina izango du. Orduak gutxi gorabeherakoak dira, eta beraz, aldaketak jasan ditzakete. Ikus ibilbidea.

Oiartzun:

GI-20 eta AP-8 autobideko hainbat irteeratako adarretan auto ilara puntualak gerta daitezke, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, errepidea aldi baterako itxita egongo baita. Oiartzungo AP-8ko 11. irteeran 15:20 eta 16:30 aldera gerta daitezke pilaketa horiek.

Pasaia:

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez Pasai Donibaneko irteera itxita egongo da 13:45etik 15:30era, Jaizkibelera sartzeko bidegurutzetik pasako baita lasterketa.

Era berean, Pasai Antxotik Nafarroa Etorbidera (N-I) doan irteera itxita geratuko da 13:45etik 16:30era. Kasu honetan, Oarso kaleko biribilgunea erabiltzea gomendatu du Udaltzaingoak.

Errenteria:

Errenteriako Udaltzaingoak ohartarazi duenez, Nafarroa etorbidea, eta Larzabaleko biribilgunetik Lezoko biribilguneraino (Galiziako biribilgunea barne (Niessen)) doan errepide zatia itxita egongo dira 15:00etatik 17:00etara.

Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko gidariei “ordutegia kontuan har dezatela” eskatu die udalak, eta hurrengo gomendioak luzatu ditu: Nafarroa hiribidera joateko ordezko bideak erabiltzea eta GI-636 errepidea eta erdialdeko kaleak erabiltzea.

Azkenik, oinezkoei pasabideak zeharkatzerakoan “arreta handiz” ibiltzeko eskatu die udalak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.