
Lehia bizia egon den arren, elkartasuna izan da desafioko garaile nagusi. Donibandarrek zumaiarren aurka lehiatu dute aurtengoan, eta zenbait proba egin dituzte: igeriketa, lokotxak, ergometroa, ingudea, edota sokatira.

'Udako musika 2025' da playlistaren izenburua eta Spotifyko Oiartzun Musika Euskaraz kontuan aurki daiteke. Parte hartzaileen arteko zozketaren sariak abuztuaren 2an emango dituzte.

Izenak berak dioen bezala, Donostian hasi eta bukatuko da lasterketa, baina Oarsoaldeko errepideak ere izango ditu protagonista. Eskualdera eguerdian iritsiko da pelotoia.

Uxue Sainz de Baranda, Ander Aramendi eta Mikel Aramendi Villafranca de los Barros-en (Badajoz) lehiatu dira asteburuan eta "pozik" itzuli dira etxera.

Hilketa irmo gaitzetsi eta hura salatzeko mugimendu feministak dei litzakeen mobilizazioekin bat egingo dutela aurreratu du udalak.