
Asteburu latzaren ondoren, atzo eta gaur arnas hartzeko egunak dituzte trintxerpetarrek, baina gelditu gabe. Biharkoa, egun handia.

19 urteko gaztea atzo (astelehena) arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak Lezo-Errenteria tren geltokian.

Emakumeak bosgarren postuan dira sailkapen orokorrean; gizonen ontziak ez dio segida eman larunbateko garaipenari, laugarren sailkatuta.

Haurretan Labaka eta Igoak osatutako bikotea izan da onena; kadeteetan, Otaegi eta EPLEko Caballerok jantzi dituzte txapelak.

Pasaiako Udala haur eta nerabeen parte hartzea sustatzen ari da Eskubidean planaren bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek hainbat gai proposatu eta landu dituzte aurtengo ikasturtean.

Errenteriako Udalaren esku hartzearekin bihar egitekoak ziren etxe kaleratzea hiru hilabetez atzeratzea lortu dutela jakinarazi du Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak.

Iaz bigarren izan zen proba horretan lezoarra. Ekaitz arriskuagatik aldaketak izan dira ordutegian, eta lasterketaren zati gehiena gauez egin behar izan dute.

Legeak hala behartuta igoera izan du hondakinen tasak Lezon. 96,6 eurokoa izatetik, 144,9koa izatera pasa da.

250 lagunek hartu dute parte aurtengo herri bazkarian. Tripa beteta, ordu txikiak arte izango dute zer gozatu.

Tartearekin garaitu dira errenteriarrak, bigarren sailkatu den Orio B ontziari 11 segundoko aldea aterata.

Irailaren 10eko 14:00ak arte dago lanak aurkezteko aukera. Irailaren 19an iragarriko dira sei finalisten izenak.

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara egongo da irekita biblioteka, eta larunbatetan ez da aldaketarik egongo. Zenbait egunetan itxita egongo da.