Barandiaran parkea urbanizatzeko lanak lizitaziora atera ditu udalak
2.285.085 euroko aurrekontua bideratu du udalak lizitaziora. Urtea bukatu aurretik urbanizatzeko lanak abiatuak egotea aurreikusten du.
2023-2027 Agintaldi Planak Barandiaran parkea urbanizatzea jasotzen du, eta “lur mugimenduen bidez lur kutsatuen deskontaminazioa gauzatu” du udalak orain arte, Pekin erreka azaleratzeko lanekin batera. 1.595.436 euroko kostua izan dute lanek.
Hala, bigarren faseari ekingo dio, Barandiaran parkearen eraikuntzari, hain zuzen ere. 2.285.085 euroko aurrekontua bideratu du Errenteriako Udalak atera berri duen lizitaziora. Prozesuak hilabete inguru iraungo duela aurreikusten du, eta urte bukaerarako 12.650 metro koadro izango dituen parkea eraikitzen hasiak egongo dira.
Lanak bukatu ondoren, “espazio bizigarri garrantzitsu bat irabazi du” Errenteria-Oreretak, “jolas jardueretarako eta aisialdirako besteak beste, auzotarren eskaera historikoa izan dena errealitate bihurtuta”.
