Kategoriko bertso bazkaria, urriaren 11n
Bazkariaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta Maialen Lujanbiok, Joanes Illarregik, Andoni Egañak eta Alaia Martinek hartuko dute parte.
Kategoriko bertso bazkaria antolatu dute Oiartzungo Bertso Eskolak eta Elizalde Herri Eskolak hamargarrenez. Herri bertsolari gazteek lagunduta, Maialen Lujanbiok, Joanes Illarregik, Andoni Egañak eta Alaia Martinek kantatuko dute, eta Irati Matelok jarriko ditu gaiak.
Urriaren 11n, 14:00etan, Elizalde Herri Eskolan izango da bazkaria, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Elizalden, Kabitxon, Kastron edo Tolaitan. 17 urtetik gorakoentzako 25 euroan egongo da salgai, 16 urtetik beherakoentzako, ordea, 10 euroan.
