Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Sare sozialen bidez erosketak egiteko aholkuak eman ditu kontsumo bulegoak

Erosketak egiteko internet geroz eta gehiago erabiltzen denez, segurtasun aholku ugari zabaldu ditu Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak.

Oier Iriarte Arrondo
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/09/05

“Internet bidez geroz eta erosketa gehiago egiten direla” ikusirik, merkataritza elektronikoaren inguruko “eskubideak ezagutu” eta “zenbait neurri hartzea” garrantzitsutzat jo du Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak. Izan ere, “badirudi izan behar dugun arreta ez dela [interneteko erosketen] neurri berean handitzen”.

Erosketa egiteko harreman bakarra Whatsapp bidez egiten denean, erosleak ez du telefono zenbakiaz gain beste daturik. Beraz, ez dago erreklamaziorik egiteko aukerarik. Gainera, ez dago enpresa edo pertsona partikular bat den jakiterik; eta horrek eragina du erosketan, ezin baita kontsumoko araudia aplikatu. Bestetik, horrelako erosketak transferentzia bidez ordaindu ohi dira eta saltzaileak ez du egiaztagiririk bidaltzen, eta horrelako ordainketak ezin dira atzera bota. Hortaz, ez da horrelako salmentetaz fidatu behar.

Bestalde, online dendaren batean erosterakoan salmenta eta itzulketa baldintzak ongi kontsultatzea ezinbestekoa dela argitu du kontsumo bulegoak. Hurrengo datu hauek egiaztatzeko aholkua eman du: 

  • Enpresaren datuak (izena edo sozietatearen izena, IFZ, helbidea, helbide elektronikoa eta harekin harremanetan jartzeko aukera ematen duen beste edozein datu). Enpresak Espainian establezimenduren bat badu, Kontsumo Bulegoan erreklama daiteke.
  • Europar Batasuneko beste herrialde batean badago, Kontsumitzailearen Europako Zentroaren bidez erreklama daiteke, baina EBtik kanpo badago, erreklamazioa ezinezkoa izan daiteke.
  • Ordaindu beharreko prezio osoa (zergak eta bidalketa gastuak barne) eta ordaintzeko moduak.
  • Online dendako webgunearen segurtasun maila zerbitzari seguruaren adierazleak (https://), kandadu itxia edo web orri batzuetan agertzen den giltza erabiliz identifika ditzakegu.
  • Erosketa egin ondoren, enpresak eskaera-berrespena bidali behar digu erosketaren datu guztiekin.
  • Entregatzeko epea 30 egunekoa da gehienez. Epe hori igarota, enpresak dirua itzuli behar digu, atzerapenik gabe.
  • Produktua jaso ondoren, gutxienez 14 eguneko epea dugu itzultzeko inolako arrazoirik eman gabe (itzultzeko eskubidea). Enpresak itzuli egin behar digu ordaindutako prezioaren kantitatea, bidalketa-gastuak barne, baina baliteke itzulketaren gastuak gure gain hartu behar izatea.
  • Enpresa saltzaileari buruz beste erabiltzaile batzuen informazio eta iritziak bilatzea komeni da, haren fidagarritasuna hobe ezagutzeko. 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.