Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Eman daiteke izena Pasaiako Udal Euskaltegian

Hilaren 19ra arte egongo da inskribatzeko aukera. A1 eta C1 maila arteko eskolak eskaintzen dituzte. "Prezio publiko merkeak" dituzte.

Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2025/09/09

Euskara erritmo bizian lelopean, Pasaiako Udal Euskaltegiak jakinarazi du zabalik dagoela bertan izena emateko epea, eta hori hilaren 19ra arte (ostirala da) egin daitekeela. A1 eta C1 maila arteko eskolak ematen dituzte 16 urtetik gorakoentzat, 7:00etatik 21:00etara. Hala ere, azpimarratu dute txandaka lan egiten dutenei egokitutako txandakako saioak ere badaudela. Eskaintza guztiak egokituta daude ikasten hasi, ziurtagiriren bat egiaztatu edota maila hobetu nahi duten ikasleek horretarako aukera izan dezaten. 

Era berean, jakinarazi dute eskola gehienak egunean bi ordukoak direla, baina 12 urtetik beherako haurrak dituzten familientzat, merkataritentzat, erretiratuentzat edota ahozkoa landu nahi dutenentzat beste aukera batzuk ere badaudela. Hots, doako ikastaro trinkoak eskaintzen dituzte langabezian daudenentzat edota DBE zein gizarte laguntzaren bat jasotzen dutenentzat. 

 Gainera, autoikaskuntza sistema ere badute. Aukera horrekin lana bakarka egiten du ikasleak, betiere tutore batek gidatuta. Hamabost egunean behin tutoretza saioak egiten dituzte egindako lanak zuzentzeko edota zalantzak zein zailtasunak argitzeko. Alabaina, mintzamena modu presentzialean egiten da euskaltegian bertan. 

Eskolez gain, klaseen osagarri modura, barne nahiz kanpo ekintzak ere antolatzen dituzte “ikasleeak motibatzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera izan dezaten”. 

Pasaiako Udal Euskaltegiak “prezio publiko merkeak” ditu batez ere langabezian daudenentzat, 16-30 urte bitarteko gazteentzat eta hasierako mailetan matrikulatzen diren ikasleentzat. Gauzak horrela, ikastaroa amaitu, euskaltegiko ebaluazio probak egin eta %85eko asistentzia duten pasaitarrek ordaindutakoaren %100 berreskuratuko dute. Horretaz gain, 12 urtetik beherako haurrak dituzten gurasoek tarifa murriztua izango dute, eta matrikularen %100 itzuliko zaie bete beharreko baldintzak betetzen badituzte, behintzat. 

Informazio gehiago nahi duenak edota izena eman nahi duenak euskaltegira bertaratzeko aukera dauka 08:000etatik 19:00etara; hala ere, 943 00 43 40 zenbakira deitu edota mezu elektroniko bat bidaltzea ere posible da. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.