Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Aiur Illarreta Beñaran. Kayak surf kirolaria.

"Parte hartu dudan txapelketarik onena izan da"

Jada Lezon, Kayak Surfeko Europako Txapelketan egindakoaren balorazioa egin du Aiur Illarreta Beñaranek. Oso maila handiko lehia izan dela nabarmendu du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/12

Jada Euskal Herrian, Lezon da Aiur Illarreta Beñaran kayak surf kirolaria. Irlandako Europako Kayak Surf eta Waveski Txapelketan bakarka bi urrezko domina lortu ondoren atsedenerako egunak ditu orain. Santakrutzak gogoz hartuko ditu. Etxean jada lasai, HITZArekin hitz egiteko aukera izan du kirolari gazteak: “Txapelketa oso polita izan da. Ni izan naizenetatik, mailarik gehien izan duen txapelketa dela uste dut. Normalean final-laurdenak arte ez da zailtasunik egoten aurrera egiteko, baina oraingoan final-laurdenetako txandaren aurretik egin nuen txandan oso zail izan nuen aurrera egiteko; ia final bat ematen zuen. Esan nahi dudana da oso maila altua izan dela”. Beraz, erraza badirudi ere, izerdiz lortu ditu urreak Illarretak.

Giro ona izan dute Irlandako Easkey herriko Europakoan. Lehia bai, baina kirolarien arteko giroa ederra izaten da. Hala berretsi du lezoarrak txapelketak utzi dion arrastoaren gaineko gogoeta egiterakoan: “Oso pozik nago. Ez bakarrik emaitzengatik. Denekin oso giro ona izan dugu, olatu bikainak izan ditugu, eta konpetizioak dituen gora beherekin bada ere, giroa oso ona izan da. Gozatua izan da partaide askorekin hitz egin izana, giro jatorrean. Kexarik edo jarrera ezkorrik ez da izan. Eta horri, esan bezala, lortu ditudan emaitzak gehitzen badizkiogu, izan naizen txapelketarik politena izan da Irlandakoa”.

Beti plazera da Euskal Selekzioarekin aritzea harentzat. Hala baietsi du. “Horrelako bidaia bat euskaldunekin egin ahal izatea, eta Euskal Selekzioko kide izatea, beti da plazera. Horri emaitza politak lortu ditugula erantsi behar zaio. Egia da aurrekoetan baino gehiago kostatu zaigula emaitzak lortzea, Frantziak adibidez talde polita zuelako, edo Ingalaterrak eta Irlandak ere maila handiko partaideak zituzten”.

Europakoaren ondoren, arnas hartzeko tartea hartuko du orain goi mailako kirolariak. Lezoko Santakrutz Festetan askatuko du lehian izandako tentsioa: “Orain bai. Uda osoan entrenatzen egon ondoren, eta itsasoan ordu pila sartu ondoren, herriko festetan gozatzea tokatzen zait. Hilabete honetan hainbat parranda ditugu, eta aprobetxatu beharko da entrenatzen berriz ere hasi aurretik”.

Erlazionatutako edukiaAiur Illarreta Beñaran, handi Europan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.