Santakrutzen azken asteburuan, baserritarrak protagonista
Baserritar eguna da gaurkoa eta hura ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu du udalak. Arratsaldean, besteak beste, antzerki musikatuaz, idi demaz, patata tortilla txapelketaz eta buruhaundiez gozatzeko aukera egongo da.
Lezoko santakrutzak aurrera doaz, eta gaurkoa egun handia izango da. Baserritar eguna dute eta hura ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu du udalak.
Josetxo Etxandi plazan hasi dute goiza lezoarrek. Goizeko 09:30ean hasi dira lehen animaliak Josetxo Etxandi frontoira iristen, eta hantxe izan dira goiz osoan zehar.
Ondoren, 11:00etatik aurrera jolasei eman diete hasiera. Heldu zein gazteak tokan aritu dira batik bat, baina izan da herri kiroletan parte hartu duenik ere. Azken hau Karlos Saldise plazan izan da. Denetik probatzeko aukera izan dute gaztetxoenek: zaku lasterketak, txingak, lokotxak, giza proba… Giro ezin hobean igaro dute goiza.
Eguerdia iritsi ahala bazkaltzeko ordua heldu da. Paella lehiaketan parte hartuko dutenek menua itxia dute jada, baina gainontzekoek Tiñelun prestaturiko jaki goxoak dastatuko dituzte. Azken horiek, gainera, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Saioa Alkiza eta Onintza Enbeitaren bertso dotoreez lagunduta bazkalduko dute.
Arratsaldean festak aurrera jarraituko du. Ikus egitaraua behealdean.
Santakrutzak. Egitaraua.
Gaur (hilak 20, arratsaldean)
- 17:00. Antzerki musikatua Gurutze Santuaren plazan.
- 18:00. Idi dema probalekuan.
- 18:30. Hamarru elektrotxaranga, Karlos Saldise plazatik.
- 19:00. Patata tortilla txapelketa Lope Isasti plazan.
- 19:00. Buruhandi eta erraldoiak Karlos Saldisetik.
- 20:00-23:00. Ezten Giro taldearekin erromeria Gurutze Santuaren plazan.
- 20:30. Herri afari autogestionatua Lope Isasti plazan.
- 22:00. Kontzertuak Karlos Saldisen: Mirua eta Hofe. Ondoren, DJ Sarata.
Etzi (hilak 21, igandea)
- 10:00. Eskualdeko dultzaineroen diana.
- 12:00. Lopenetik, inude eta artzainen desfilea.
- 17:00. Josetxo Etxandi pilotalekuan, Josetxo Etxandi Oroitaldiko herri mailako pilota txapelketaren finalak.
- 18:30. Erraldoi eta buruhandiak Karlos Saldise plazatik.
- 20:30. Goiko Plazan, El baile de la Zurda eta Argilunak dantza ikuskizunak.
- 22:00. Zezensuzkoa Gurutze Santuaren plazan.
