Gas naturalaren tarifa arautuaren prezio berriak argitaratu dituzte
Azken Baliabideko Tarifaren prezio berriak urriaren 1ean sartu ziren indarrean, eta horien berri eman dute berriki.
Oarsoaldeko Energia Bulegoak gas naturalaren Tarifa Arautuaren Prezio berriak zein izango diren jakinarazi du. Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifaren prezio berriak urriaren 1ean sartu ziren indarrean.
Gauzak horrela, honakoak dira 2025eko urritik aurrera indarrean dauden zergarik gabe prezioak:
| TARIFA | URTEKO KONTSUMOA | TERMINO FINKOA (€/hileko) | TERMINO ALDAKORRA (€/kWh) |
| TUR.1 | ≤ 5.000 kWh/urteko | 3,93 euro | 0,0450 euro |
| TUR.2 | > 5.000 kWh/urteko ≤ 15.000 kWh/urteko | 8,11 euro | 0,0429 euro |
| TUR.3 | > 15.000 kWh/urteko ≤ 50.000 kWh/ urteko | 18,82 euro | 0,0395 euro |
Oarsoaldeko Energia Bulegoak interesa duten oro animatu dute TUR tarifa arautuari buruzko informazioa eskatzera.
Honakoak dira jendearentzat arreta guneak:
Astelehena: Mendiburu kalea 3, 20180 Oiartzun
Asteartea: Euskadi etorbidea z/g, 20110 Pasaia
Asteazkena: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo
Osteguna: Madalen kalea 3, 20100 Errenteria
Hala ere, 43 344 160 telefono zenbakia eta posta elektronikoa ere luzatu dituzte harremanetan jartzeko.
