Mikel Mendizabal: "Emakume eskultore asko dago zorionez"
Pagoarte elkarteko kidearekin izan da HITZA, larunbatean Oiartzunen zabalduko duten erakusketaren nondik norakoak azaldu ditu oiartzuarrak. Bi erakusketa zabalduko dituzte, herriko emakume eta gizon eskultoreen lanekin.
Mikel Mendizabal, Pagoarte elkarteko kidea. Biharko (hilak 10) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, besteak beste, larunbatean (hilak 11) Oiartzunen zabalduko duten erakusketa berezi baten gaineko erreportajea izango dute irakurgai. Euskal Eskultura Bizirik egitasmoari ekingo diote asteburuan, berriz ere martxan jarri den Pagoarte elkarteari esker. Orotara Oiartzungo eskulturgileen hamasei lanez osaturiko bi erakusketa aurkeztuko dituzte orduan. Bat Arizmendieneko lorategian izango da, eta bestea San Juan kaperan.
Pagoarte elkarteko Mikel Mendizabalekin izan da HITZA. Hona, bideoan, biharko erreportajearen aurrerapentxo bat:
