San Tomas egunean postu bat jarri nahi?
Errenteriako Udalak jakinarazi du gaurtik egin daitezkeela eskaerak. ZU! Zure Udala arreta zerbitzura jo beharko dute interesdunek.
Errenteria-Oreretako San Tomas eguneko artxiboko irudi bat. Errenteriako Udala aurtengo Neguko solstizioa-San Tomas egunari begira jarri da jada. Erakundeak jakinarazi du aurtengoan postua jarri nahi dutenek gaurtik (hilak 10) egin dezaketela eskaera. Azaroaren 14a izango da horretarako azken eguna.
Eskaerak ZU! Zure Udalka arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Hauek ZU! zerbitzuan bertan edo webgune honetan eskura daitezke.
