Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarren sarea egituratzeko lehen pausoa eman du Oiartzun Burujabek

Berrogeita hamar bat lagun elkartu dira gaur goizean Oiartzungo kontzejupean. Egitasmoaren aurkezpena egin, orain arte egindakoak azaldu eta dinamika bat burutu dute, herritik zer nolako ekarpena egin dezaketen zehazteko.

Ane Mendizabal Sarriegi
Oiartzun
2025/10/18

Duela urtebete sortu zuten Oiartzun Burujabe egitasmoa, eta azken hilabeteetan energia, zaintza, euskara, kultura eta elikadura ardatz dituzten mahai sektorialak sortzen eta sendotzen aritu ondoren, pausu berri bat emateko unea zela erabaki dute egitasmoko kideek: egitasmoaren erpin garrantzitsua den herritarren sarea egituratzeko batzarra egin dute. 

Asier Legorburu egitasmoko kideak azaldu duenez, batzar horretako helburu nagusia, komunitatea saretzea ez ezik, eta herritik, komunitatetik, Oiartzun Burujaberi zer nolako ekarpena egin daitekeen ikustea izan da. 

Oiartzungo Udaleko areto nagusian egin dute batzarra, goizeko 10:45ean, eta berrogeita hamar bat lagun elkartu dira bertan. “Guretzako kopuru polita izan da, nahiz eta herrian askoz ere masa kritiko handiagoa izan. Badakigu halako deialdietara etortzea kostatzen dela zenbaitetan”. Ondoren, kontzejupera jaitsi dira, bertan azken dinamika egiteko.

Lehenik Oiartzun Burujaberen aurkezpena egin, eta orain artean egin duten lana azaldu dute. Ondoren, mahai sektorialetan parte hartu duten zenbait lagunek bertan landu dituzten proiektuak aurkeztu dituzte, eta segidan, dinamika bat egin dute proiektu horiei eta berriei herritik zer nolako ekarpena egin diezaioketen zehazteko. Eta azkenik, herritarren konpromiso maila ezagutu nahi izan dute. 

Gaur herritarren sarea egituratzeko lehen urratsa izan dela esan du Legorburuk, eta egiteko horretan eta urrats berriak ematen jarraituko dutela.

Bileraren ondoren “pozik” geratu da Legorburu, nahiz-eta jakitun den ez direla komunitatearen sarearentzat garairik onenak: “Pixka bat ahulduta dago herrigintza Euskal Herrian, nahiz-eta proiektu pila eta oso potenteak izan baditugun herrian. Herriaren aktibazioa eta ahalduntze politikoa ez dago bere momenturik gorenean, eta beraz erronka da. Baina gogotsu gaude eta saiatuko gara horretan”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.