Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria matxista

"Nazkatuta eta haserre" irten dira kalera Errenteriako feministak

Herenegun gauean 47 urteko gizon batek 53 urteko emakumea hil zuela salatzeko egin dute elkarretaratzea Errenteria-Oreretako feministek. Erakundeei zein indarkeria matxistaren konplize diren orori dagokien ardura hartzeko exijitu diete.

Clara Ranjel plazan egin dute elkarretaratzea.
Ane Mendizabal Sarriegi
Errenteria-Orereta
2025/10/18

Herenegun gauean Zarautzen gertatu zen hilketa matxista salatzeko [Ertzaintzak hilketa matxista izan dela baieztatu berri du] elkartu dira errenteriarrak gaur, eguerdiko 12:30ean. Clara Ranjel plazan egin dute elkarretaratzea, eta bertan, Emakumeen Mundu Martxak egindako adierazpena irakurri dute.

2025 hasi zenetik seigarrenez aktibatu behar izan dute Emakumeen Mundu Martxako erailketen protokoloa. Oraingoan, urriaren 16an Zarautzen 47 urteko gizon batek 53 urteko emakumea hil zuela salatzeko aktibatu behar izan dute.

Ezer baino lehen, mugimendu feministatik senide, lagun eta gertukoei “samina eta babesa” adierazi nahi izan diete. Eta ondoren, argi utzi dute “nazkatuta eta haserre” daudela, indarkeria matxista “etengabe eta hamaika formatan” ikusten dutelako, eta “zoritxarrez”, erailketak salatzen jarraitu behar dutelako. Baina esan dute prest daudela halako gertakari bakoitzaren aurrean erakundeei “dagokien ardura” har dezaten exijitzeko eta indarkeria matxistaren konplize den orori ardurak exijitzeko, “gizonei bereziki”, zehaztu dute.

Izan ere, hilketa eta eraso matxistak ez dira “gertakari isolatuak”, “sistema oso batek ahalbidetzen duen indarkeria da. Sistema kapitalista zisheteropatriarkal kolonialista eta arrazistak ahalbidetutakoa”. Eta errealitate “gordin” horri aurre egiteko erakundeei “urgentziazko mekanismoak” har ditzaten exijitu diete, eta aldi berean, haien “pasibotasuna” salatu dute. 

Azkenik, egungo gizartean dauden jarrera konplizeak salatu eta autodefentsa feministarako deia egin dute.

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

Bestalde, Errenteriako Udaleko talde politiko guztiek ere mugimendu feministak deitutako kontzentrazioarekin bat egin eta guztien artean adostutako adierazpen instituzionala plazaratu dute.

Bertan adierazi dutenez, Errenteriako Udalak “erabat gaitzesten du” Zarautzen gertatutako erailketa matxista, eta eraso matxista guztien aurrean “zero tolerantzia” adierazi dute. “Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen, eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”, esan dute. 

Aldi berean, herritarrak, eta bereziki gizonezkoak, beren jokabide eta jarrerak “arretaz erreparatzera” gonbidatu dituzte, eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatu dezatela eskatu diete. Azkenik, familiari elkartasunik beroena adierazi diote.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.