Dantza urbanoko saioa emango du Eneritz Hernandezek

Larunbatean (hilak 25) izango da hitzordua, Landetxen, eta plaza mugatuak direnez izena eman behar da aldez aurretik.

Eneritz Hernandez, Instagrameko irudi batean. @eneritz_hernandez

Orgasmok sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Eneritz Hernandez dantzari oiartzuarrak dantza urbanoko masterclass-a emango du larunbatean (hilak 25), Landetxen.

Landetxe kultur aretoan izango da hitzordua, 10:00etatik 11:30era, eta plaza mugatuak direnez izena eman behar da aldez aurretik mezu elektroniko bat idatzita edota sare sozialez bidez harremanetan jarrita. Ikastaroa dohainik izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.