Euskaraz hitz egiterakoan konfiantza izateko, ahalduntze saioak
Oarsoaldeko euskaltegiek bost saio egingo dituzte; hurrengo hitzordua bihar (hilak 22) izango da, Pasaiako Udal Euskaltegian, 09:30ean.
Oarsoaldeko euskaltegiek bost saio egingo dituzte bihartik aurrera “ikasleek konfiantza izan dezaten eta egoera errealetan hizkuntza erabil dezaten”. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak abiatu du egitasmoa Mintzagun programaren bidez, eta ahalduntze saio horiek eskualdeko sei euskaltegietako ikasleei zuzendutakoak dira.
Helburua, bada, argia da: behin betiko pausoa emateko estrategiak eta konfiantza ematea zein ikasgeletan ikasten duten euskara eguneroko bizitzan integratzea.
Bide horretan, Ainhoa Lasa eta Inaxio Usarralde teknikarien helburua da tailerretan erakustea edozein gai “euskaraz ezin hobeto landu daitekeela”.
Saio horiek ikasturte bakoitzean sei aldiz antolatzen dira, eta honakoak dira datozen hitzorduak:
- Bihar, hilak 22, asteazkena.
- Pasaiako Udal Euskaltegia, 09:30-11:00.
- Hilak 27, astelehena.
- Oroitzene AEK (Lezo), 18:00-19:30.
- Hilak 28, asteartea.
- Errenteriako Udal Euskaltegia, 17:00-18:30.
- Hilak 29, asteazkena.
- Txirrita AEK (Pasai Antxo), 18:30-20:00.
- Hilak 30, osteguna.
- Xenpelar AEK (Errenteria), 19:00-20:30.
