'Goxatu' programaren hurrengo geltokia, Antxoko gaztelekua
Sexu eta genero informazio zerbitzua da, eta Pasaiako gaztelekuetan ematen dute zerbitzua egun eta ordu zehatzetan. Gaurko saioa Antxon izango da.
Goxatu Pasaiako gazteentzako sexu eta genero informazio zerbitzua da, eta gazte, irakasle zein familiei ematen die zerbitzua. Ikasturte osoan egoten da martxan, eta oraingoan ere hala egongo dela jakinarazi du udalak; zehatzagoak izate aldera, azpimarratu dute sexu aholkularitza eta informazio zerbitzua San Pedro/Trintxerpe, Donibane eta Antxoko gaztelekuetan eskaintzen dutela, baina baita online ere.
Haurren, Nerabeen eta Gazteen Sustapen eta Berdintasun Sailak aipatu duenez, programaren helburuak honakoak dira: nerabeek benetako informazioa lortzea eta indarkeria matxistari aurre egitea “azken urteotan hezkuntza afektibo sexualean erreferentzia gisa finkatu ondoren”.
Zerbitzu hori doakoa da, eta euskaraz zein gaztelaniaz ematen dute. Gainera, hamabost egunean behin aurrez aurreko arreta konfidentziala eskaintzen dute gaztelekuetan; banaka, bikoteka edota taldeka izan daiteke, baina egutegian zehaztutako egunak eta ordutegia errespetatu behar dira (ikus albistearen amaiera).
Inork zalantzaren bat izanez gero edota kontsultaren bat egin nahi izanez gero mezu elektroniko bat idazteko aukera izango du. Alabaina, sare sozialetako presentzia handitu nahi dutenez, bide hori erabiltzeko aukera ere izango da.
Azkenik, jakinarazi dute Pasaiako ikastetxeetan LH6ko, DBH3ko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle, irakasle zein gurasoei prestakuntza tailerrak emango zaizkiela.
Egutegia
- Urria
- 21: Antxoko gaztelekua.
- 28: San Pedro eta Trintxerpeko gaztelekua.
- 29: Donibaneko gaztelekua.
- Azaroa
- 4: Antxo.
- 11: San Pedro eta Trintxerpe.
- 12: Donibane.
- 18: Antxo.
- 25: San Pedro eta Trintxerpe.
- 26: Donibane.
- Abendua
- 2: Antxo.
- 9: San Pedro eta Trintxerpe.
- 10: Donibane.
- 16: Antxo.
- Urtarrila
- 13: San Pedro eta Trintxerpe.
- 14: Donibane.
- 20: Antxo.
- 27: San Pedro eta Trintxerpe.
- 28: Donibane.
- Otsaila
- 3: Antxo.
- 10: San Pedro eta Trintxerpe.
- 11: Donibane.
- 17: Antxo.
- 24: San Pedro eta Trintxerpe.
- 25: Donibane.
- Martxoa
- 3: Antxo.
- 10: San Pedro eta Trintxerpe.
- 11: Donibane.
- 17: Antxo.
- 24: San Pedro eta Trintxerpe.
- 25: Donibane.
- Apirila
- 14: Antxo.
- 21: San Pedro eta Trintxerpe.
- 22: Donibane.
- 28: Antxo.
- Maiatza
- 5: San Pedro eta Trintxerpe.
- 6: Donibane.
- 12: Antxo.
- 19: San Pedro eta Trintxerpe.
- 20: Donibane.
- 26: Antxo.
- Ekaina
- 2: San Pedro eta Trintxerpe.
- 3: Donibane.
- 9: Antxo.
- 16: San Pedro eta Trintxerpe.
- 17: Donibane.
- 23: Antxo.
Saio guztiak arratsaldez izango dira, 17:30etik 19:30etara.
