'Aztitza' irakurriko dute aurtengo irakurketa jarraituko saioan
Azaroaren 16an izango da hitzordua, 10:30ean, Kontzejupean. Oier Guillanen 'Aztitza' lana aukeratu dute aurtengorako.
Hitzen Lihoak irakurketa jarraituko saioa antolatu du azaroaren 16rako. Kontzejupean izango da hitzordua, 10:30ean, eta Oier Guillanen Aztitza lana irakurriko dute aurtengoan.
Saioan izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da, eta hori egiteko azken eguna hilaren 31 (ostirala) izango da.
